Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak deskonfinamendu fasearen protokolo espezifikoa bidali dio merkataritza-sektoreari

sanitizing-5095967_1920.jpg

2020.eko maiatzak 01

 

Merkataritzako Biltzar Sektoriala asteazkenean egin zen, eta bertan bildu ziren Xiana Mendez Merkataritzako Estatu Idazkaritza eta autonomia-erkidego bakoitzeko ordezkariak. Biltzar horretan, COVID-19arekin zerikusia duten neurriak aztertu ziren, baita deskonfinamendu faseak eta Ministerioa etapa horietarako prestatzen ari den Segurtasun Planak ere.

Era berean, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak irekieraren aurrean saltokiei "segurtasuna eta konfiantza" emateko egin duen protokoloa partekatu zuen. Izatez, protokolo hori merkataritzaren sektoreko ordezkarien ekarpenekin egin du eta Lan Sailarekin eta Osasun Sailarekin adostu du. Era berean, Ministerioaren Segurtasun Planekin kontrastatu du.

"Merkataritzarako higiene- eta osasun-segurtasuneko protokoloak" zenbait atal ditu: bezeroek hartu beharreko neurriak, establezimenduan hartu beharreko higiene- eta osasun-neurriak, urruntze sozialeko neurriak, antolaketa-neurriak, gaixotasunaren kudeaketa, eta horrekin lotutako dokumentazio eta neurri guztiak.

Protokoloaren helburua da merkataritzaren sektoreko enpresetan ezarri beharreko jardunbide egokiak ezagutaraztea, langileen zein kontsumitzaileen artean COVID-19aren transmisioa eta infekzioa saihesteko.

 

Protokoloa egiteko, kontuan hartu dira Osasun Ministerioak, Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioak, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak eta OSALAN -Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeak prestatutako jarraibideak eta gomendioak.

 

Protokoloa eguneratuko da pandemiaren bilakaeran oinarritutako agintarien gomendio eta neurri berrien arabera.