TEKgunea, working days - egunak. Release 1.0 (martxoak 24 eta 25)

Argitalpen-data: 

IKTen berrikuntzari eta administrazio arteko lankidetzari buruzko jardunaldiak 

Eusko Jaurlaritza eta Beriain Forotik proposatzen dizuegu parte-hartzea herritarren zerbitzurako teknologiari buruzko jardunaldi praktiko honetan, euskal administrazio publiko osoa eta Nafarroako Gobernuaren partaidetza izango duena. 

Partaidetza-jardunaldien helburua izango da indarra hartzen ari diren zerbitzu eta teknologien gaineko ezagutza partekatzea, administrazio arteko harreman-eremuak ezartzeko; hori horrela, hainbat ekimen proposatuko ditugu gure udalerrien, Foru Aldundien, Eusko Jaurlaritzaren eta haren sozietate, organismo eta erakunde publikoen arteko etorkizuneko lankidetza-proiektuak garatzeko. 

Etorkizunean jarraitzeko asmoa duen IKTei buruzko topagune bat da, eta gure agendetan urteroko hitzordu bilakatuko delakoan gaude. 

Lehendabiziko edizio honetan, bi jardunaldi proposatu ditugu martxoaren 24 eta 25ean, goiz-partean eta hiru ordukoak gehienez. Online egingo ditugu jardunaldiak, bizkortasuna eta eraginkortasuna lortze aldera, eta, hala, eguneroko lanarekin uztartu ahalko dituzue. 

Gure jardueraren berri izateko, ez ahaztu gure elkargunea bisitatzea.

Hona hemen lehendabiziko edizio honetarako proposatutako agenda, aurrerapen gisa. 

TEKgunea, working days - egunak. Release 1.0 (martxoak 24 eta 25)

1. Jardunaldia – asteazkena, martxoaren 24a [09:30 - 12:30]

9:30 - 10:00

  • Ongi etorri: Polentzi Urkijo SagredoAdministrazioko eta Zerbitzu Orokorretako sailburuordea.
  • TEKgunearen aurkezpena: Xabier Arrieta Goiri. Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien zuzendaria.

10:00-12:00

Eusko Jaurlaritzaren ikuspegitik zerbitzuak berrerabiltzea, 2022ko edizioari begira ezarritako helburu batekin (2.0 edizioa): Euskal Administrazio Publiko osoan, zerbitzu horien erabilera % 100etik oso gertu egotea.

Helburuari ekinez: etorkizuneko ikuspegia

Nire Karpeta, Euskal Administrazio Publiko osorako egoitza elektronikoa. (Javier Bikandi - Herritarrak Hartzeko eta Zerbitzu Digitaletako zuzendaria)

Helburua, % 100

Euskal Administrazio publikoaren softwarea berrerabiltzeko biltegia. (Eneko Astigarraga) 

Nire Ordainketa, euskal administrazioaren ordainketa-pasabidea. (Alex Lara)

NISAE, Euskadiko administrazioen elkarreragingarritasun- eta segurtasun-nodoa. (Raquel Garay)

% 100etik hurbil

Euskadiko Liburutegi Zerbitzua. (Francisca Pulgar)

12:05-12:30

Hurrengo jardunaldiko tailerren aurkezpena (bideo-pilulak).

Quantum Computing. Bizkaiko Foru Aldundia - Lantik.

Datuaren Gobernua (ibilbide-orria). Nafarroako Gobernua.

Adimen artifizialak euskaraz hitz egiten du. Eusko Jaurlaritza - EJIE.

Zibersegurtasuna. Gipuzkoako Foru Aldundia - IZFE.

Amaiera eta hurrengo jardunaldirako gonbidapena.

2. Jardunaldia – osteguna, martxoaren 25a [9:30 - 12:30]

9:30 - 9:50 

Bigarren jardunaldiaren hasiera: Gartner, administrazio arteko partaidetza eta berrikuntza irekia. 

9:55 - 12:20

Indarra hartzen ari diren teknologien gaineko tailerrak:

Quantum Computing. Bizkaiko Foru Aldundia - Lantik. (Valentín Garcia Souto)

Datuaren Gobernua (ibilbide-orria). Nafarroako Gobernua. (Guzmán Garmendia Pérez)

Adimen artifizialak euskaraz hitz egiten du. Eusko Jaurlaritza - EJIE. (Oscar Guadilla)

Zibersegurtasuna. Gipuzkoako Foru Aldundia - IZFE. (Miguel Ángel Hernández)

Partaidetza-tailerretako ondorioak, mahai-ingurua.

12:20 - 12:35

Jardunaldien amaiera. Release 2.0 ikuspegia.

Olatz Garamendi Landa. Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua.