Tapiak Kurago industria-softwarearen ingeniaritza-enpresa bisitatu du

2020.eko urriak 27

Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapeneko, Jasangarritasuneko eta Ingurumeneko sailburua eta Aitor Cobanera SPRI taldeko Enpresa Sustapeneko eta Ekintzailetzaren zuzendaria KURAGO enpresara bisitan joan dira. Industria-softwarearen garapenean espezializatutako ingeniaritza-enpresa da KURAGO.

Bilbon eta Gasteizen bulegoak dituen euskal konpainia honek duela urtebete hasi zuen bere jarduera, eta 40 langile ditu. Gaur egun, KURAGO, Suitzako Bystronic konpainiarekin batera, softwarea eta soluzioak garatzen ari da, txapa sektoreko mota guztietako enpresek fabrika digitala errealitate bihurtzeko aukera izan dezaten. Sektore horretako enpresa txiki eta ertainekin ere egiten dute lan, orain arte digitalizazio maila txikia izan duten haiekin.