Tapia: "Renove Planaren helburua da ibilgailu kutsatzaile eta zaharrenak aldatzen laguntzea, beste garbiago eta eraginkorrago batzuen alde egiteko"

Tapia_Bizkaia_Irratia_2.JPG

2020.eko urtarrilak 29

  • "Aurten ere laguntza plan bat jarriko dugu martxan, neutraltasun teknologikotik, auto garbiak erosteko, izan elektrikoak, diesela edo gasolina"
  • Urtarrilaren 30eko grebaz: "Greba egiteko eskubidea bezain errespetagarria da greba ez egitekoa. Atzoko erasoak ezin dira onartu "

Arantxa Tapia sailburuari elkarrizketa egin diote, gaur goizean, Bizkaia Irratiko Goizeko Izarretan programan; bertan, gaurkotasuneko gaiez hitz egin du.

Tapiak euskal industrian eragiten duen munduko egoera ekonomiko eta politikoa aztertu du, baita legealdiko erronka nagusiak eta langabeziaren kopurua ere. Era berean, ITS enpresaren garrantzia aipatu du, gaur Abanto-Zierbenan lantegi berri bat inauguratuko duela-eta.