Tapia: "Industrian dibertsifikazioa landu behar den bezala, automobilgintzan ere teknologia ezberdinak behar ditugu"

Tapia_EB1_EgunOn_i16.JPG

2020.eko ekainak 11

  • Mugikortasun elektrikoarekin batera, hidrogenoa edota ekofuel-aren aukerak landuko ditugu Euskadin

Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburua elkarrizketatu dute, gaur goizean, ETBko Egun on Euskadi saioan. Deseskalatze fasearen arduraduna da Tapia, eta koronabirusaren krisiari aurre egiteko Eusko Jaurlaritza hartzen ari den neurri multzoa izan du hizpide. Beste hainbaten artean, honako hau azpimarratu du:

"Automobilgintzaren aldeko apustuak sektore osoari begirakoa izan behar du, orokorrean aztertu behar dugu, hor baititugu aukerak eta indarguneak. Teknologiak dibertsifikatzea funtsezkoa da. Ibilgailu elektrikoa bai, noski, baina badira beste aukera batzuk, hidrogenoa, adibidez.

Zer aukera dago birusa bigarren aldiz agertzeko? Zer gertatuko litzateke ekonomiarekin? "Bigarren agerraldirik balego, neurri kirurgikoak beharko lirateke. Baina enpresa traktoreek badute dibertsifikatzeko gaitasuna".

"Datorren urtean egongo da hazkundea. Enpresei dibertsifikatzen lagundu behar zaie: Renove plana martxan jarri dugu, baina Estatuak gehiago egin behar du".

"Gaixotasuna ez da desagertu: normaltasun berrian ere harekin bizitzen jakin beharko dugu. Ez dugu presarik; fase osoan esan dugu sendotasunez eta pausoz pauso joango garela".