Tapia: "Enplegua sortzeko proiektuak jarri nahi ditugu martxan, eta Europako diruari itxaron gabe egingo dugu"

2020.eko urriak 07

Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak elkarrizketa eman du SER katean. Bertan, COVID-19aren krisiak sortutako egoera ekonomikoari eta aurreikusitako suspertze-neurriei buruz hitz egin du. Besteak beste, honako hau adierazi du: "Trantsizioei aplikatutako proiektuak jarri nahi ditugu martxan, enplegua sortuko dutenak eta ehun ekonomikoa eraldatuko dutenak; eta Europako diruaren zain geratu gabe egingo dugu".