Tapia: "Aurrerantz begiratzea eta lan egitea tokatzen da. Jarduera beharrezkoa da funtsezko zerbitzuei eusteko eta beste herrialdeekin baldintza berdinetan lehiatzeko "

TapiaRadioEuskadi_005.JPG

2020.eko apirilak 01

Herri Irratian, gaur goizean emandako elkarrizketan Tapiak adierazi du guri dagokigula “gure enpresekin aurrera begiratzea, elkarlanean arituz, eta lana ahalik eta modurik onenean eginez. Nazioarteko konpromisoak dituzten enpresek lanari ekiteko aukera dute orain eta lasaiago gaude. Ez dadila izan EBko beste herrialde batzuek gureak baino lehiaketa ekonomiko hobeak izatea, galdu ezin ditugun bezeroak kontuan hartuta. Italian ere industria enpresak ekoizten ari ziren.”

Tapiak gaineratu du une honetan osasun-krisia gainditzea dela helburua, eta konfiantza nahikoa sortzea, kontsumo partikularra jariatzen has dadin.

Jardunean has daitezkeen sektore edo aktibitateei buruz galdetuta, sailburuak adibideak jarri ditu: ospitale bat baldintza egokietan edukitzeko, ura, argia edo elikagaiez gain, ezinbestekoa ez den jardueraren zati bat duela. Zerbitzu batzuk ez dira funtsezkotzat jotzen, baina bizi-jardueren euskarri dira, eta gutxieneko jarduera bati eutsi behar diote.

Eusko Jaurlaritzaren planek Europar Batasunarenak eta Espainiako Gobernuarenak osatzen dituzte. Talka-plan bat jarri dugu abian, krisi-egoera honetan egoera ahulenean dauden pertsonek hau gaindi dezaten