STEAM Euskadi sariak; hamabi ekimen iritsi dira finalera

STEAMM.jpg

2020.eko uztailak 29

Hamabi ekimen iritsi dira hezkuntza zientifiko-teknologikoaren arloan jardunik onenak saritzen dituen Steam Euskadi Sarien finalera.

 

  • Zazpi ikastetxe, bi unibertsitate, bi elkarte eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragile bat dira ekimen finalisten egile eta bultzatzaileak
  • Lehiaketara aurkeztu diren 133 proposamenen artean hautatu dira 12 finalistak
  • Urrian banatuko dira STEAM Euskadi Sariak

 

Hamabi ekimenek izango dute aukera datorren urrian STEAM Euskadi sarietako bat eskuratzeko (lau dira). Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak, Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziarekin elkarlanean, sari horien bidez aitortza egiten die STEAM hezkuntza-ereduaren sustapenean nabarmentzen diren jardunei. Zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematika artearekin eta humanitateekin bateratzen ditu hezkuntza-eredu horrek. Hain zuzen, arlo horietan bokazio goiztiarrak bultzatzea da sarien helburua.

STEAM Euskadi Sarien lehen edizio honetara hautagaitza aurkeztu duten 133 proposamenen artean aukeratu dira 12 finalistak. Horietatik zazpi, ikastetxeetatik iritsi dira; bi, unibertsitateetatik; beste bi, elkarteetatik, eta bat, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragile baten eskutik.

 

Ikastetxeen proiektuak

  • Forensic Science proiektua - Gaztelueta Ikastetxea (Leioa)
  • Ortu ekologiko zientifikoa Kurtzebarri eskolan -Kurtzebarri Eskola (Aretxabaleta)
  • Una mano STEAM solidaria -CIFP Don Bosco LHII (Errenteria)
  • autoEZTIMA -Berrio-Otxoa Ikastetxea (Bilbo)
  • STEAM proiektua ikuspegi inklusibotik - CEIP San Martin HLHI (Gasteiz)
  • Las colillas de tabaco ni son semillas, ni se ESfuman – Somorrostro Hezkuntza     Zentroa (Muskiz)
  • Neuronak mArtxan -Artxandape Ikastola (Bilbo)

 

Elkarteen proiektuak

  • Haritu – Esku-hartze sozialeko Suspergintza Elkartea (Bilbo)
  • ElkarMaker - Ikastolen Elkartea (Donostia)

 

Unibertsitateen proiektuak

  • Inspira STEAM – nesken artean bokazio zientifiko-teknologikoak sustatzea – Deustuko Unibertsitatea
  • EHUren Hezkuntzako app azoka – Bilboko Hezkuntza Fakultatea (UPV/EHU)

 

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragileen proiektua

  • Elhuyar Zientzia Azoka -Elhuyar Fundazioa (Usurbil)

Garaikurrak lau kategoriatan banatuko dira, eta haietako bakoitzean irabazleak 3.000 euro eskuratuko ditu:

 

  • Unibertsitateaz kanpoko ikastetxeek sustatutako ekimen berritzaileena
  • Gainerako erakundeek sustatutako ekimen berritzaileena
  • Unibertsitateaz kanpoko ikastetxeek genero ikuspegiarekin sustatutako ekimen onena
  • Gainerako erakundeek genero ikuspegiarekin sustatutako ekimen onena

 

Ikasleen prestakuntza zientifiko-teknologikoa hobetzea (neskei arreta berezia jarrita) lehentasunetako bat da Eusko Jaurlaritzarentzat. STEAM Euskadi estrategiaren bidez, Hezkuntza Saila hainbat ekimen gauzatzen ari da STEAM (Science, Technology, Engineering, Arts and Mathematics) hezkuntza bultzatzeko; izan ere, Euskadiren garapen ekonomiko eta soziala bermatzeko elementu giltzarria da hezkuntza-eredu hori.

STEAM Euskadi Sariak martxan jartzearen helburua ere hori bera da: arlo horretako jardunbide egokienak ikusaraztea eta aintzat hartzea, bai haien eraginagatik eta berrikuntza-mailagatik, bai neskak, gazteak eta emakumeak diziplina horietara erakartzeko duten gaitasunagatik.

 

Informazio gehiago: http://steam.eus/sariak/

 

 

Vitoria-Gasteizen, 2020ko uztailaren 29an