SPRI Taldeak sostengua eskaintzen die lankidetzan eginiko nazioartekotze-proiektuei

banner_ayudas_elkartu__1_.jpg

2020.eko uztailak 14

  • Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren Elkartu programa barruan sartzen dira baita ere proiektua COVID-19ak sortutako egoerara egokitzeko gastuak 
  • 2020ko urtarrilaren 1etik abenduaren 30era bitartean gauzatutako ekintzak lagunduko dira

SPRI Taldeak, Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren (Basque Trade & Investment) bitartez, Elkartu programa jarri du martxan sostengua emateko lankidetzan egiten diren eta enpresen arteko aliantzak ahalbidetzen eta sustatzen dituzten nazioartekotze proiektu eta jarduerei. Eskabideak bihar, hilak 15, goizeko 0: 00etatik aurrera egin ahal izango dira.

Euskal enpresei lankidetzan eginiko proiektuen bidez atzerrira irteteko laguntzak banatzen dizkien programa honek milioi erdi euroko aurrekontua du eta itzuli beharrik gabeko dirulaguntza publikoak ematen ditu, gehienez 45.000 eurorainokoak.

Elkartu programaren xedea dira enpresa-elkarteek eta lankidetzako enpresa-taldeek -euren artean esportazio-partzuergoek, salmenta-taldeek edo atzerriko merkatuetara lankidetzan sartu nahi duten enpresa-taldeek- bultzatutako proiektuak. Edizio berri honen berritasun nagusia da enpresa handiek ere jaso dezaketela laguntza, baldin trakziogile badira euskal ETEen nazioartekotze-prozesuetan.

Elkartu programak diruz lagunduko dituen gastuak dira, besteak beste: enpresa-lankidetzako taldea eratzeko gastuak, xede-merkatuan operatzeko gastuak eta sustapenarekin zerikusia duten gastuak. Aipatzekoa da programaren deialdi berrian orobat sartzen direla nazioartekotze-planak berriren berri prestatzeko eta COVID-19ak sortutako egoerari egokitutako kontingentzia-planak lankidetzan idazteko laguntzak.

Elkartu programaren deialdia uztailaren 15ean ireki eta urriaren 30ean itxiko da. 2020ko urtarrilaren 1etik abenduaren 30era bitartean gauzatutako proiektuek eskuratu ahal izango dute dirulaguntza hau.