Sonia Pérez Ezquerra sailburua: "Merkataritza- eta turismo-bonoak erakundeen arteko akordio guztiz berezia dira, inoiz baino gehiago behar dituen sektore bati babesa emateko"

radio_popular.jpg

2020.eko uztailak 08

“Euskadi marka destino seguru gisa sendotu behar dugu, gure turismoa berriz bultzatu ahal izateko”

Sonia Pérez Ezquerra Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuak elkarrizketa bat eman dio Herri Irratiari, eta bertan azaldu du Covid-19aren krisiaren ondoko susperraldi honetan sektoreari babesa emateko laguntza batzuk onartzen ari direla.  

Sailburuak azaldu du, batetik, MEC (saltokiak modernizatzeko) eta, bestetik, Hirigune merkataritzarako laguntzak onartu direla berriki. Hirigunek dakarren berritasuna da % 100era zabaldu duela diruz lagundu daitekeen xedea, eta elkarteei zuzenduko zaie zuzenean, sektoreari laguntzeko.

Koiuntura bihurri honetan, “kanpainen eta kontsumoko bonuen bidez sustatu nahi izan dugu tokiko kontsumoa”. Hain zuzen, atzo, “Euskadiko erakundeen arteko akordio guztiz berezi bat” onartu zen, turismo- eta merkataritza-bonuak sustatzeko. Eusko Jaurlaritzak, erakundeak, udalak eta Eudelek bat egin dugu turismo-, ostalaritza- eta merkataritza- sektoreei babesa emateko estrategia bateratu horretan”.

Sailburuak, gainera, nabarmendu du garrantzitsua dela digitalizazioa eta, hain zuzen, egoera honetan inoiz baino gehiago ikusi da. “Digitalizazioak fase asko ditu, eta beti ez da online merkataritzan amaitu behar. Aldiz, merkataritza sendotu behar du eta, horregatik, era honetako programak hauspotzen ditugu”.

Turismoari dagokionez, Sonia Pérez Ezquerra jabetzen da zailagoa dela une honetan turista atzerritarrak erakartzea. “Horregatik, barneko zein estatuko turismoan ari gara ahalegintzen; horretarako, turista hurbilago horiek erakartzen saiatzen gara, gure indarguneetan oinarrituz: eskaintza anitza eta gure gastronomia, bereziki”.