Segurtasun Sailak akreditazio-inprimaki bat egin du funtsezko jardueretan lan egiteagatik mugikortasuna egiaztatu behar duten langileentzat

2020.eko martxoak 30

  • Segurtasun Sailak jada ireki ditu osasun-larrialdiko egoeran agintaritzari ez obeditzearen ondorio diren lehenengo 250 zehapen-espedienteak

Segurtasuneko sailburu Estefanía Beltrán de Herediak jakitera eman duenez, Segurtasun Sailak akreditazio-inprimaki bat egin du, Ekonomiaren Garapen Sailarekin lankidetzan, atzo onartutako Errege Dekretuak funtsezkotzat jotako jardueretan lan egiteagatik mugikortasuna egiaztatu behar duten langileentzat. Hala, azaldu du enpresek Gobernuko atari ofizialean, IREKIAN eskuratu ahal izango dutela akreditazio eredu bat; eta CONFEBASK-en, merkatal ganbaren eta sindikatuen bidez ere zabalduko dela agiria gaineratu du.

Ildo horretan, Beltran de Herediak azpimarratu du Ertzaintzak eta udaltzainek kontrolak egiten jarraituko dutela lanean jarraitu behar duten langileeak laguntzeko, trabarik eta zailtasunik izan ez dezaten. "Oinarri-oinarrikoak diren enpresetako langileek agiri hori eraman beharko dute eurekin Ertzaintzaren eta Udaltzainen aurrean lanerako joanetorriak justifikatzeko", adierazi du.

JARRITAKO SALAKETEN DATUAK

Euskal Herriko Poliziak jarritako salaketei buruzko datu eguneratuei dagokienez, martxoaren 16tik 29ra bitartean, Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziak 8.524 salaketa jarri ditu:

LL.HH

JARRITAKO SALAKETAK

 

 

ERTZAINTZA

UDALTZAINGOAK

GUZTIRA

ARABA

654

684

1.338

BIZKAIA

2.178

2.167

4.345

GIPUZKOA

1.600

1.241

2.841

GUZTIRA

4.432

4.092

8.524

 

Ertzaintzak jarritako salaketak jada erregistratuta daude Erandioko egoitza nagusian. Bestalde, udaltzaingoek jarritakoak Udaltzaingoaren Atarian erregistratzen dira (Euskadiko 80 udaltzaingori zerbitzua ematen dien extraneten).

Epe honetan, 28.480 pertsona identifikatu ditu Euskal Poliziak, 17.109 Ertzaintzak y 11.371 Udaltzaingoek.

Guztiak Segurtasun Publikoko Araubide Juridikoaren Ataleko abokatuek aztertuko dituzte, atal hori arduratzen baita zehapen-espedienteak izapidetzeaz.

Segurtasuna Koordinatzeko zuzendariak gaur bertan sinatu ditu osasun-larrialdiko egoera honetan agintaritzari ez obeditzearen ondori diren arau-hauste larrien zehapen-prozedurak hasteko lehenengo 250 ebazpenak. Horietako bakoitza 602 eurokoa da, eta zenbatekoa % 50 murriztu daiteke baldin eta espedientea hasi zaion pertsonak isuna jakinarazpena jasotzen duen egunetik zenbatzen hasi eta 15 eguneko epean ordaintzen badu.

Egungo egoeran, bertan behera geratu dira administrazio-prozedurak izapidetzeko eta jakinarazteko administrazio-epeak, eta salbuespena dira ezarritako alarma-egoerarekin zerikusia duten egoerei buruzkoak. Hori dela-eta, Segurtasun Sailak erabaki du espediente horiek izapidetzeari lehentasuna ematea, nahiz eta hori egiteko urtebeteko epea duen arau-haustea egiten denetik zenbatzen hasita. Izapidetze-prozesuan errespetatu egingo dira gure ordenamendu juridikoan ezarritako eskubideak eta bermeak, alarma-egoerak mugatzen ez dituenak.

Gaur egunean zehar egingo dituzte ertzainek lehenengo jakinarazpenak zehatutako pertsonen etxeetan.