SANO estrategiak urtebete

Argitalpen-data: 

Mugiment Idazkaritza Teknikoa.

Irudia - SANO estrategiak urtebete

Urtea pasa da SANO argitaratu zenetik, Euskadin haurren loditasuna prebenitzeko estrategia. 

Planaren helburua da haur eta gazteek osasuntsu bizitzeko dituzten gaitasunak hobetzea eta jokabide ez-osasuntsuen arriskuak murriztea.

Hau lortzeko inguruan dauden eta elkarreragina duten beste proiektu eta eragileekin lankidetza proposatzen da, adibidez, Mugiment egitasmoarekin.

Guztira, 23 neurri zehatz proposatzen dira 5 jardun-eremutan banatuta: familian, eskolan, osasun-zentroetan, sektore pribatuan eta komunitate-ingurunean.

Aurten urrats berriak ematea aurreikusten da estrategiarekin.