San José: "Enpresarekiko konpromisoak partaidetza eskatzen du; enpresan benetan parte hartzea, sozietateko partaidetza"

2020.eko urtarrilak 15

Maria Jesús San José Lan eta Justiziako sailburua XXIX. Gizarte Ekonomiako Nazioarteko Sari banaketa-ekitaldiaren buru aritu da; bertan, ASLEk Jack Stack SRC Holdingseko presidenteari esleitu dio saria, langileek enpresetako akzioetan parte hartzea sustatzearren.

Bere hitzaldian, San José sailburuak langileek beren enpresekin konpromisoa hartzearen garrantzia nabarmendu du, gizarte solidario eta sozialago baterantz aurrera egiteko, azken jomugatzat hartuz desparekotasunari aurre egitea. “Enpresarekiko konpromisoak partaidetza eskatzen du; enpresan benetan parte hartzea, sozietateko partaidetza”, adierazi du. Ondo dago kudeaketan parte hartzeko bidean pausoak ematea, baina benetako parte-hartzea, benetako konpromisoa, gizon eta emakumezko langileek bertako kide gisa parte hartzea da, akziodun gisa”.