Rosa Perez Esquerdo Osakidetzako Zuzendari Nagusi berria

rosa_perez_dr_general_osakidetza.jpg

2020.eko urriak 23

Osakidetzako Administrazio Kontseiluak, Gotzone Sagardui Osasun sailburua buru dela, Rosa Pérez Esquerdo doktorea Osakidetzako zuzendari nagusi izendatzea erabaki du gaur.

Rosa Pérez Barakaldon jaio zen 1969an. Medikuntza eta Kirurgian lizentziatua da Euskal Herriko Unibertsitatean. Familia eta Komunitate Medikuntzan Espezialista da. Gerontologia klinikoari buruzko masterra du Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan, bai eta Osasun Kudeaketari buruzko Masterra ere Deusto Business Schoolen, kudeaketarekin lotutako beste prestakuntza batzuen artean.

Bartzelonako zenbait osasun-zentrotan eta Bilboko San Inazioko osasun-zentroan egin du, batez ere, bere lanbide-ibilbidea. Irakaskuntzan jarduteaz gain, kudeaketaren esparruan, nabarmentzekoa da lehen mailako arretako taldeetako zuzendaritzetatik eta Bilbao Basurto ESIko kudeatzailetzatik igaro izana. Azken horretan, zuzendariordetza medikoaren postua bete du, eta, azken urtean, pandemiari aurre egitea egokitu zaio ESIko zuzendari medikoa izanik.

Era berean, Osakidetzako Administrazio Kontseiluak, gaur goizean Gasteizen egindako bileran, azken aldian Juan Luis Diego zuzendari nagusiak egin duen lana azpimarratu nahi izan du. Egindako lana eskertu dio pandemiari erantzuteko beharra izan den garaian, alegia.

 

 

Vitoria-Gasteiz, 2020ko urriaren 23a