OTSAILEAN, KOROATZE AUZOKO BESTE HIRU ERAIKINEK FATXADA BERRIAK IZANGO DITUZTE, BIRGAITUAK IZAN ETA GERO

Smartencity proiektu europarraren esparruan egin diren birgaikuntza-energetikoko lanen ostean, Koroatze auzoko 28 etxebizitzetako auzokideek fatxada berriak dituzte eraikinetan. Birgaikuntza-lan horiei esker, eraikinaren irudia berritzeaz gain, etxebizitzen konfort termikoa nabarmen hobetu da (are garrantzitsuagoa dena), bertan bizi direnen bizi-kalitatea hobetuz.

OTSAILEAN, KOROATZE AUZOKO BESTE HIRU ERAIKINEK FATXADA BERRIAK IZANGO DITUZTE, BIRGAITUAK IZAN ETA GERO

Aldabe 5, Aldabe 7 eta Koroatze 6 atariek bat egin dute duela hilabete batzuk amaitu ziren Eulogio Serdán kaleko 4. eta 8. zenbakietako lanekin; horrenbestez, dagoeneko bost atari birgaitu dira.

Proiektua aurrera doa eta Koroatze auzoa nola eraldatzen ari den ikusten jarraituko dugu.

Urtarrilean, Manual Díaz de Arcaya kaleko 2. zenbakiko obrak hasi ziren. Bestalde, Díaz de Arcaya 5, Koroatze 3 eta Aldabe 26 atarietako obrak martxoan hasiko direla aurreikusi da.

Azkenik, otsailaren 21ean, Smartencity proiektuari atxikita dagoen Koroatze auzoko atariak birgaitzeko obren laugarren fasearen lizitazioa argitaratu zen. Obren lizitazio horrekin (Domingo Beltrán 18 eta 22 eta Koroatze 8 atariak) Smartencity proiektuaren esparruan egin beharreko obra guztiak lizitatu dira dagoeneko.