Osasun sailak ostalaritzako establezimenduei gogorarazten die kontsumitzeko dituzten elikagaiak edo "pintxoak" estali egin behar dituztela

2020.eko ekainak 12

Osasun Saila eta hiru hiriburuetako udalak koordinatu egin dira, elikagaien kalitatea eta segurtasuna bermatzeko

 

Osasun Saila, Bilboko, Vitoria-Gasteizko eta Donostia/San Sebastiángo udalekin lankidetzan, harremanetan dago ostalaritzako establezimenduen arduradunekin, sektoreari laguntzeko, deskonfinamenduaren fase berrirako beharrezkotzat jotzen diren egokitzapenekin. Hori horrela, Osasun Sailaren iritziz beharrezkoa da gogoraraztea zer garrantzitsua den kontsumitzeko moduan dauden edo merkaturatzen diren elikagaiak babestea, besteak beste “pintxoak”, edozein kutsadura-fokotatik babesteko, eta zer garrantzitsua den hala behar dutenak hozte-sisteman mantentzea.

COVID-19aren pandemiaren egoera epidemiologikoaren adierazleen bilakaerak aukera eman dio Euskadiri deskonfinamenduaren 3. FASEra aurrera egiteko, araudiarekin eta Lehendakaria buru duen Bizi Berri planarekin bat etorriz.

  1. FASEtik aurrera, ostalaritzari eta jatetxeei dagokioenez, barran kontsumitzeko aukera dago. Hori dela eta, sektoreari segurtasun-neurriak betetzeko eskatzen zaie, koronabirusa edo beste edozein infekzio edo gaixotasun zabaldu ez dadin.

Garrantzitsua da ostalaritzako profesionalek neurri horiek bete daitezen sustatzea, bereziki herritarrek elikagaiak prestatzeko, aurkezteko eta kontsumitzeko moduan izateko neurri higieniko-sanitarioak betetzeko eskatzen duten une hauetan. Honako hauek dira neurriak, besteak beste: pertsonen arteko distantzia mantentzea, esku eta elikagaien higienea errespetatzea, elikagaiak nahikoa kozinatzea, azalerak eta laneko tresnak sarri garbitzea edo laneko arropa eta tresnak 60ªC baino gehiagotara garbitzea.

Osasun-kontroleko zerbitzuen ohiko ikuskapenetan, elikagaien segurtasuneko urrats orokor horiek eta COVID-19aren pandemiarekin zerikusia duen araudia betetzen diren egiaztatuko da, eta beharrezko neurriak hartuko dira betetzen direla ziurtatzeko.

 

Vitoria-Gasteiz, 2020ko ekainaren 12a