Osasun Sailak maskara edozein esparru publikotan nahitaez erabili beharra ezarri du Ordizian

2020.eko uztailak 08

Osasun Sailburu Nekane Murgaren aginduak, gaur bertan indarrean sartuko denak, agerraldiaren hedapena saihesteko hainbat neurri jasotzen ditu

 

Osasun Sailak maskara nahitaez erabili beharra ezarri du Ordizian. Horixe da Nekane Murga Osasun sailburuak sinatu eta gaur bertan indarrean sartuko den aginduak jasotzen dituen neurritako bat.

Maskara Ordizian erabili beharko da edozein espazio publikotan, bai kanpoan, bai erabilera publikoko espazio itxietan ere.

Gainera, ostalaritzako establezimenduek ezingo dute edukieraren ehuneko berrogeita hamarra gainditu lokalaren barruan kontsumitzeko, ezin izango barran kontsumitu eta bezeroek eserita egon beharko dute. Terrazetan, pertsonen (etxebizitza berean bizi ez badira) eta mahaien arteko distantziak 1,5 metrokoa beharko du. Ostalaritza, jatetxeak, txokoak eta elkarte gastronomikoak 23,30ak baino lehen itxi beharko dute. Gainera, gazte-lonjetan eta antzeko ezaugarriak dituzten lokaletan jarduera debekatzen da.

Era berean, edozein jai, festa edo bestelako herri ospakizun bertan behera uzten da.

Osasun Sailak eta Osakidetzak, 1.732 PCR proba egin dituzte astelehenaz geroztik, bertan egiten ari diren zaintza-lanen barruan. Orain arte, proba haietako 1.692en emaitzak ezagutzen dira, 28 positibo detektatuz

 

COVID-19ARI BURUZKO DATU EGUNERATUAK

EGINDAKO PROBAK

Atzo 5.027 proba egin ziren guztira (4.533 PCR eta 494 test azkar).

BAIEZTATUTAKO KASUAK ETA SENDATU DIRENAK

  • Atzo PCR bidez baieztatu zituzten positibo berriak 31 dira, Lurraldeka, 8 Araban, 4 Bizkaian, eta 19 Gipuzkoan.
  • Atzo "test azkarraren" ondorioz atzemandako 44 kasu daude. Proba horrek hartutako immunitatea edo pertsona batek sortutako antigorputzak neurtzen ditu, eta iraganeko infekzio bat adieraz dezakete.

Gainera, atzoko egunean, COVIDik gabeko 36 pertsona erregistratu ziren (PCR negatiboa dutenak gaixotasuna hartu ondoren) eta 6 lagunek jaso zuten ospitaleko alta.

POSITIBOEN ETA OSPITALEEN EGOERA

Atzo 2 hildako gehiago egon ziren. Heriotzen datuak azken 60 egunetan PCR positiboa izan duten pertsonei dagozkie.  

Horrez gain, COVID diren edo izan diren 6 pertsona daude ZIUn. 

 

Egoera epidemiologikoa:

https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/boletin_coronavirus/es_def/adjuntos/08_julio_Boletin.pdf

Egoera asistentziala:

https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/boletin_coronavirus/es_def/adjuntos/08_julio_Datos_Asistenciales.pdf