Osasun Sailak hondartzak eta zingirak erabiltzeko irizpideak eta gomendioak bete daitezela eskatzen du, eta horiei erabilera dinamikoa gehitzen die

2020.eko maiatzak 29

Osasun Sailak gogorarazi du beharrezkoa dela hondartzak eta zingirak arduraz erabiltzea, eta SARS CoV-2 sistemaren transmisioa minimizatzeko prebentzio-neurriak aplikatzea. Ildo horretan, egungo osasun-pandemian pilaketak saihesteko, eta espero diren tenperatura altuak ikusita, hondartzak eta zingirak erabiltzeko irizpidean eta gomendioak bete daitezela eskatu du. Irizpide horiei honako hau gehitu du: bainu eremuen erabilera dinamikoa, hau da, ibiltzeko, bainatzeko edo jarduera akuatikoetarako. Gainera, paseoak ematen direnean bi metroko distantzia mantendu ezin bada, jendeak maskara erabili beharko du.

Osasun sailak adierazi du Covid-19 gaixotasunaren transmisioaren prebentzioa erakundeei zein herritarrei dagokien erronka kolektiboa dela. Egungo egoera pandemikoan, oso garrantzitsua da orain arte eman diren prebentzio-neurrien jarraipena balorean jartzea; besteak beste, 2 metroko pertsonen arteko urruntzea mantentzea eta maskarak erabiltzea. Gogorarazi du azkenaldian hainbat herrialdetan gaixotasunaren agerraldiak gertatzen ari direla, eta birusa espazio publiko batean transmitituz gero, ezinezkoa izango litzateke kontaktuak arakatzea.

Orain dela gutxi, Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzak gida bat prestatu du hondartzen kudeaketan inplikatuta dauden erakunde eta agenteei SARS CoV-2 birusaren transmisio-arriskua gutxitzeko kontingentzia-planak prestatzen laguntzeko. Gida honetan gomendio edo alholkuak ematen dira, besteak beste, edukieren eta sarbideen kontrola mantentzea, hondartzan egonaldi laburragoak planifikatzea, jende gehiagori erabiltzeko aukera emanez, edo marea handiko momentuetan erabilera-arauak ezartzea. Hauei, Osasun Sailak, prebentzio-neurri gisa, bainatzeko guneen erabilera dinamikoa gehitu die.

Gogoratu behar da hondartza eta zingiretan SARS-CoV-2 kutsatzeko bide nagusia eztularekin eta doministikuekin sortzen diren arnas-jariakinak eta pertsonen arteko kontaktua direla. Aisialdiko jardueretan, bainurako baldintza estandarrak dituen urarekin kontaktua izateagatik SARS-CoV-2 birusak eragindako infekzioa ez dirudi oso gertagarria denik.

 

COVID-19ARI BURUZKO DATU EGUNERATUAK

Osasun Sailak Euskadik COVID-19aren inguruan bizi duen egoera epidemiologikoa eguneratu du, honako informazio honen bidez:

 

EGINDAKO PROBAK

Atzo, guztira 3.702 proba egin ziren (2.503 PCR eta 1.199 test laster).

 

EGIAZTATUTAKO KASUAK

  • Atzo PCR bidez beste 7 positibo egiaztatu ziren, 6 Bizkaian eta 1 Araban.
  • Atzo “test lasterra”ren bidez 50 kasu detektatu ziren. Proba horren bidez, immunitate hartua edo pertsona batek sortutako antigorputzak neurtzen dira; haiek infekzioa igaro dela adieraz dezakete.
  •  

POSITIBOEN ETA OSPITALEEN EGOERA

Orain arte, guztira 1.531 hildako egon dira; atzo 3 heriotza erregistratu ziren. Gainera, 25 pertsona ZIUn daude, aurreko egunean baino hiru gutxiago.

 

OHARRA: Gaurko datuek desfase txiki bat dute erregistratutako heriotzen kopuruan, batez ere klinika pribatuetan hildakoen eta berreskuratutakoen kopurua jakinarazi eta eguneratzeko arazo baten ondorioz.

 

Egoera epidemiologikoa:

https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/boletin_coronavirus/es_def/adjuntos/29_mayo_Boletin.pdf

 

Asistentzia-datuak:

https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/boletin_coronavirus/es_def/adjuntos/29_mayo_Datos_Asistenciales.pdf

 

 

Vitoria-Gasteiz, 2020ko maiatzaren 29a