Osakidetzako ospitaleetan dauden COVID19-ko fokuen jarraipen bilera

2020.eko ekainak 09

Eusko Jaurlaritzak profesionalen eta pazienteen segurtasuna zaintzeko neurriak zorroztuko ditu

Gaur arratsaldean jarraipen-bilera bat egin da Bilbon, Iñigo Urkullu Lehendakaria buru dela, Osakidetzan detektatutako ospitale barruko fokuen datuak errepasatzeko. Bilera horretan parte hartu dute, halaber, Nekane Murga Osasuneko sailburuak, Estefanía Beltrán de Heredia Segurtasuneko sailburuak eta Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburuak, eta neurri berriak proposatu eta baloratu dituzte, profesionalen eta pazienteen segurtasuna indartzeko. Neurri horiek datozen egunetan jarriko dira martxan.

Gaur eguerdiko datuen eguneratzearen arabera, Arabako Unibertsitate Ospitalak (Txagorritxu) 4 positibo eman ditu ospitale barruan kutsatzearen ondorioz; Basurtuko Unibertsitate Ospitalean, berriz, 20 pertsona kutsatu dira.

Bilera horretan Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiak, ESIetako gerenteek eta Bizkaiko Osasun Publikoko eta Epidemiologiako arduradunek ere parte hartu dute, eta bertan, Osakidetzaren Zaintza eta Kontrol Sareak betetzen duen zeregin garrantzitsua azpimarratu da. Sare hori maiatzaren hasieran jarri zen martxan, eta kasuak garaiz detektatzea eta hauen eta beren harreman estuen jarraipena egitea du helburu. Zentzu horretan, Osakidetza bi foku horien hasiera goiz detektatzeko gai izan dela nabarmendu dute, eta horri esker prebentzio- eta jarraipen-neurriak ezarri ahal izan dira.