Osakidetzako erizain bat hil da koronabirusaz kutsatuta

2020.eko martxoak 19

52 urteko emakumeak 6 egun zeramatzan ospitaleratuta Bizkaiko zentro batean, eta bart hil da

Iñigo Urkullu Lehendakariak eta Nekane Murga Osasun sailburuak agerraldia egin dute gaur eguerdian, koronabirusaren bilakaeraren berri emateko. Bere lehen hitzak bart hildako Osakidetzako erizaina gogoratzeko izan dira sei egunez Bizkaiko ospitale batean egon ostean. Lehendakariak eta sailburuak dolumina helarazi diete familiari, lankideei eta Osakidetzako profesional guztiei galera horrengatik. "Koronabirusaren hedapena geldiarazteko egiten ari zareten lana eredugarria da, eta zuen konpromisoa eredugarria da gizarte osoarentzat", adierazi du Urkullu Lehendakariak.

DATU EGUNERATUAK

Euskadin beste 217 COVID-19 kasu erregistratu dira. Beraz, kutsatutakoak guztira 1.190 dira(horietatik 455 ospitalizatuta daude). Hildako pertsonak 53 dira, atzo baino 13 gehiago. Lurraldeka, honako hau da banaketa: 

  • ARABAN, 621 kasu zenbatu dira, eta horietatik 224 ospitalizatuta daude.
  • BIZKAIAN 393 lagun daude kutsatuta, eta horietatik 117 ospitalizatuta.
  • GIPUZKOAN 176 positibo daude, eta horietatik 54 ospitalizatuta daude.

Esan beharra dago positibo emandako 18 pertsona sendatu egin direla.

 

  Martxoaren 19ko eguneratzea

Kasu positibo berriak

Pertsona ospitalizatuak

Hildako pertsonak

Kasu positiboak GUZTIRA

ARABA

76

224

35

621

BIZKAIA

96

177

13

393

GIPUZKOA

45

54

5

176

GUZTIRA EUSKADI

217

455

53

1.190

 

Gaurtik aurrera, Osasun Sailak datu horiek guztiak eguneroko informazio-buletin osoago batean bildu eta argitaratuko ditu, horrela koronabirusak Euskadin izan duen bilakaeraren azterketa zabalagoa egin ahal izateko. Buletin hori egunero argitaratuko da webgunean, herritarrei eta komunikabideei informazio gehiago emateko.

PREBENTZIOA INDARTZEKO APLIKAZIO SOZIAL BERRIA

Eusko Jaurlaritza mugikorrerako aplikazio bat lantzen ari da, kasuen prebentzio-, jarraipen- eta identifikazio-lana indartzeko. Pertsonak erregistratu ahal izango dira, hurbilen dituzten kontaktuak txertatu ahal izango dituzte eta haien osasun-egoera erregistratu ahal izango dute.

Aplikazio hori aurrerapausoa izango da, Osasun Publikoaren arloa epidemiologia-lanarekin egiten ari den lana indartzen duelako, bai eta asistentzia-eremurako ere. Pertsonak prebentzio-neurriez eta haien osasun-egoeraren jarraipenaz kontzientziatzen ere lagunduko du.

Horrelako aplikazioak beste herrialde batzuetan baliagarriak direla frogatu duten tresnak dira, eta Osasunaren Mundu Erakundearen jarraipen eredua lantzen du, baita Gaixotasunak Kontrolatzeko Europako Zentroa edo Korean erabiltzen dena. Euskadi lanean ari da euskal enpresa batek Osasun Sailarekin eta Osakidetzarekin elkarlanean garatutako aplikazio sozial horretan. Beraz, lankidetza publiko-pribatuaren ondorioa da.

Tresna hori datorren astean egongo da eskuragarri, eta medikuntzako eta datuen babeserako berme guztiak izango ditu.