Osakidetzak COVID-19aren transmisioa prebenitzeko osasun-zentroetan hartu behar diren segurtasun-neurriak gogorarazi nahi ditu

2020.eko ekainak 27

Osakidetzak herritarrei gogorarazi nahi die Lehen Mailako Arretaren sareko osasun-zentro batean laguntza behar izanez gero hartu behar diren segurtasun-neurriak zein diren. Neurri horien bidez, paziente eta osasun-profesionalen artean COVID-19a transmititzeko arriskuak ekidin nahi dira.

 

  • Osasun-zentrora bertara joan aurretik, deitu egin behar da.

 

  • Kontsulta presentzialerako, aurretiko hitzordua beharko da, eta, ahal den neurrian, bakarrik joan beharko da. Adingabe edo laguntza behar duten pertsonen kasuan, hobe da pertsona bakarra joatea berekin.

 

  • Une oro erabili behar da maskara, ondo jarrita, eta bi metroko distantzia gorde beharko da. Ez da komeni eskularruak erabiltzea; alkohola-gela emango da, eskuen garbiketa eraginkorra izateko.

 

  • Komeni da hitzordura sasoiz heltzea, ahal den neurrian beste erabiltzaile batzuekin kontakturik egon ez dadin. Bi metroko distantzia gorde behar da une oro.

 

  • Profesionalak joan behar badu pazientearen etxera, maskararen erabilera, kasu horretan ere, derrigorra izango da.

 

  • Hitzordu presentzial programatu baten aurretik pazienteak COVIDarekin bateragarriak diren sintomak antzematen baditu –besteak beste eztula, sukarra edo arnasa hartzeko zailtasunak–, telefonoz deitu beharko du berriz osasun-zentroa, balora dezaten.

 

Gainera, gogorarazi behar da paziente eta profesionalen segurtasuna bermatzeko, osasun-zentroak berregituratu egin direla; hala, COVIDaren inguruko pazienteentzako eta COVIDaren ingurukoak ez diren pazienteentzako zirkutu bereiziak dituzte. Haietako bakoitzari, gainera, ordutegi-tarte desberdinetan ematen zaie arreta.

 

COVID-19ARI BURUZKO DATU EGUNERATUAK

Atzo 4.143 proba egin ziren guztira (3.408 PCR eta 735 test azkar).

BAIEZTATUTAKO KASUAK ETA SENDATU DIRENAK

 

  • Atzo PCR bidez baieztatu zituzten positibo berriak 6 dira. Lurraldeka, 3 Araban eta 3 Gipuzkoan.
  • Atzo "test azkarraren" ondorioz atzemandako 62 kasu daude. Proba horrek hartutako immunitatea edo pertsona batek sortutako antigorputzak neurtzen ditu, eta iraganeko infekzio bat adieraz dezakete.

Gainera, atzoko egunean, COVIDik gabeko 30 pertsona erregistratu ziren, hau da, PCR negatiboa dutenak gaixotasuna hartu ondoren. Gainera, alta emai zitzaien ospitalean 7 pertsonari.

 

POSITIBOEN ETA OSPITALEEN EGOERA

Atzo 2 hildako gehiago erregistratu ziren. Heriotzen datuak azken 60 egunetan PCR positiboa izan duten pertsonei dagozkie.  

Horrez gain, COVID diren edo izan diren 6 pertsona daude ZIUn, aurreko agunean baino bat gutxiago.  

Egoera epidemiologikoa: https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/boletin_coronavirus/es_def/adjuntos/27_junio_Boletin.pdf