Ortzibiak gehiago hazi nahi du 2020an, 2019ko ekitaldiaren balantzea baikorra izan ondoren

2020.eko urtarrilak 10

  • Hondarribia-Donostia aierportuak hazkunde nabarmena izan du 2019an bidaiariei dagokionez, 315.000ko kopurua gaindituz. Horrelako zifra ez zen ezagutzen 2009 urtetik
  • British Airways CityFlyer konpainia britaniarrak bideratuko duen London City hegaldi berria 2020ko uztailaren 10ean jarriko da martxan

2019ko ekitaldiaren balantzea eta aurtengo uztailaren 10ean inauguratuko den Londreseko hegaldi berria aurkeztu ditu gaur Ortzibiak Hondarribia-Donostiako aireportuan.

Aurkezpenaren buru Arantxa Tapia, Ortzibiako Administrazio Kontseiluko presidentea eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburua izan da, Markel Olano, Gipuzkoako diputatu nagusia eta Rachel Riely, British Airways CityFlyereko komertzial zuzendaria eta Felipe Quintela salmenta arduraduna izan ditu lagun aurkezpen lanetan. Beraiken batera Rafaela Romero, Mugikortasun eta Lurralde Antolaketako diputatua, Antonio Aiz, Eusko Jaurlaritzako Azpiegitura eta Garraioko sailburuordea, Pedro Esnaola, Gipuzkoako Bazkundeko presidentea eta José Manuel Sánchez Losada, Donostia-Hondarribia aireportuko zuzendaria izan dira.

Aurkezpenean Arantxa Tapiak, Ortzibiako presidenteak, oso era positiboan baloratu du 2019ko ekitaldia, bidaiaren hazkundea nabarmenduz bereziki “Hondarribia-Donostiako aireportuak 2019ko ekitaldia 315.000 bidaiaritik gorako kopururarekin itxiko du, ez ziren horrelako zenbakiak ezagutzen 2009tik”. Bartzelonako airelineak %17ko gehikuntza izan du Madrilgo bidaiarien hazkundea %7,2koa izan den bitartean “prezioen politika berria funtsezkoa izan da azken airelinea honen sendotzean”. Ohikoak ez diren hegaldiak, hau da, maila altuko turismoarekin eta enpresa aktibitatearekin lotura dutenak %32a hazi dira eta %14 hazkundea izan dute bidaiariei dagokionez, hauek batez ere Espainia, Frantzia, Portugal eta Erresuma Batutik etorri dira.

Beste datu positibo bat A320neo aireontziaren sarrera izan da, udan egindako segurtasun frogak gaindigu ondoren matxan jartzeko aukera izan baitu. Sarrera honi esker gertuko aireportuetara egiten ziren desbideratzeak jaistea lortu da. Era berean azpimarratzekoa da Enairek egin duen aurrerapena aierportuan egiten ari diren gerturatzeko sistema berriaren ezarpenean, urte amaierarako bukatuta egotea aurreikusten da. Sistema honek aireontzien gerturatzea ahalbidetuko du eta arrazoi meteorologikoengatik ematen diren desbideratzeak saihestuko ditu.

Ortzibiak helgaldi berriak bilatzeko egin duen lan handiak ere eman ditu bere emaitzak 2019ko ekitaldian, honen adibide uda honetan aireportuak British Airways CityFlyer konpainiak kudeatuko duen London Cityko helgaldi berria. “Gaur atsegin handiz aurkezten dugu Londres-Donostia airelinea, ibilbide honek Hondarribia-Donostia aireportua London City aireportuarekin lotuko du, Erresuma Batuko hiriburuaren erdigunean kokatuta dagoen aireportua. Hegaldi hau kudeatzearen ardura British Airways CityFlyer konpainiarena izango da Londres eta Donostia uztailaren 10etik aurrera lotuz”. Hegaldi honez gain, Arantxa Tapiak Ortzibiak airelinea berriak lortzeko lanean jarraitzen ari dela adierazi du “une honetan negoziazioak irekiak ditugu Espainako hainbat lekutara iristeko udaran eta nazioarteko konexio batekin lanean ari gara ere. A320neo aireontziaren sarrerak ere ateak irekitzen dizkigu Donostia eta Gipuzkoarekiko interesa duten aire konpainia gehiagotara iristeko”.

Markel Olanok, Gipuzkoako diputatu nagusiak bestalde, azken urtetan Hondarribia-Donostia aireportuak gainditu behar izan dituen “oztopoez” gain erakundeek Gipuzkoarako funtsezkoa den azpiegitura honen etorkizuna bermatzeko lanean jarraitu dutela nabarmendu nahi izan du. Era berean Diputazioak aireportua lurraldearen sarrera eta irteeretako ezinbesteko ardatza den adinean “apustu argia eta irmoa” egiten duela azpimarratu du. Aireportu honek garrantzi handia baitu enpresa alorrerako eta baita negozio eta asialdirako turismorako, gehitu duelarik.

Uztailaren 10etik aurrera Londres-Donostia konexioa izango da

Londreserako airelinea uztailaren 10ean hasiko da eta irailaren 4ean amaituko da. Hegaldiak astean bitan irtengo dira, astelehenetan eta ostiraletan eta honako ordutegiak izango dituzte: Donostia-Londres 1.30pm eta Londres-Donostia 9.10am ostiraletan eta 9.15am astelehenetan. Dagoeneko hegaldi hauetarako txartelak salgai daude www.ba.com/londoncity webgunean.

Hegaldi honek Hondarribia-Donostia aireportua Erresuma Batuko hiriburuaren erdigunean dagoen London City aireportuarekin lotuko du. Rachel Rielyek, British Airways CityFlyereko zuzendari komertzialak hegaldi honek bere konpainiarentzat duen garrantzia azpimarratu du. “Londres hiritik aterako den airelinea berri hau oso ondo ikusia dago gure bezeroen artean, izugarrizko aukerak dituzten bi hiri lotzen dituelako. Lehen aldia izango da gure airelineak Donostia eta Espainiako iparraldea London City aireportuarekin lotzen dituela eta oso konten gaude gure bezeroei asteburu bat pasatzeko aukera paregabea ematen diegulako Londreseko erdigunean dagoen London City Airport aireportura iritsiz”.

Peter Downes, London City aireportuko hegaldien zuzendariak airelinea honekiko adierazi duen poztasuna ere adierazi nahi izan du. Bere hitzen arabera hegaldi honek bidaiariei Londreseko hirigune bertatik Donostia bezalako hiri “eder” batera joateko aukera erraztuko die.

Eusko Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak Hondarribia-London konexioa bermatu duen “DONOSTIA / SAN SEBASTIAN, BEST EUROPEAN DESTINATION” sustapen turistikoa bultzatuko dutela jakin arazi dute eta 2021era lutzatzeko asmoa dutela gaineratu dute, udako hilabetetatik haratago lutzatzeko asmoa alegia.