Orientazio zerbitzuak COVID-19aren aurrean

Argitalpen-data: 

Mugiment Idazkaritza Teknikoa.

Irudia - Orientazio zerbitzuak COVID-19aren aurrean

23 egun daramatzagu etxean konfinamendua hasi zenetik, eta neurriek bere horretan jarraituko dute, gutxienez, beste astebetez. Egoera berri honek, erakunde ezberdinen egunerokotasuna goitik behera aldatu ditu.

Jarduera fisikoaren orientazio zerbitzuak ez dira salbuespen izan. Orientazio zerbitzu batzuk itxita daude eta ez dute inongo zerbitzurik ematen; beste batzuk, orientazio zerbitzua etenda daukaten arren, herritarrentzako jarduera fisikoa egiteko bideo proposamenak, gomendioak eta abar bidaltzen ari dira; eta, kasurik onenean, -orientazio zerbitzua martxan jarraitzen duten udalerrietan- orientazioa eta jarraipena zerbitzu telefoniko bitartez egiten ari dira.

Mapa hontan orientazio zerbitzuen gaur egungo egoera ezagutu daiteke:

Etxean konfinatuta egoteak sortzen duen erronketako bat, jarduera fisikoa egitea da, besteak beste. Egunerokotasunean, nahitaez, mugitu egiten gara: lanera/eskolara oinez joaten gara, erosketak egitera ateratzen gara, kiroldegira edo kalera ateratzen gara jarduera fisikoa egitera… Baina, egoera berri honetan, etxean horrenbeste denbora pasa behar dugun momentu honetan, muga eta zailtasun asko aurkitzen ditugu jarduera fisikoa egiterako orduan. Hala ere, etxean egotea ez da aitzakia izan behar jarduera fisikorik ez egiteko.

Horregatik, jarduera fisikoa egiteko laguntza/orientazioa behar izanez gero eta zure udalerrian aukera hori balego, jar zaitez harremanetan zure herriko jarduera fisikoko orientazio zerbitzuko orientatzailearekin. Bakoitzaren beharretara egokitutako jarduera fisikoko programa pertsonalizatua proposatu eta horren jarraipena egingo dizu.