Oñatiko ohitura osasuntsuen orientazio zerbitzua ekainaren 8an jarri zen berriz ere martxan COVID-19ak eragindako etenaldia eta gero. Hala ere, berrikuntza garrantzitsu batekin egingo du: Udalak zerbitzuaren esleipena urte baterako lotu du, beste 3 urtez luzatzeko aukerarekin.
Orientatzailea Jokin Atxaga oñatiarra izango da eta 9 ordu eskainiko dizkio astero POZ ekimenari zerbitzuaren helburuetara iristeko:
- Oñatiarren artean bizi ohitura aktiboagoak eta dibertigarriagoak sustatzea.
- Oñatiarren bizitza-portaeren aldaketa eragitea, sedentarismotik bizitza aktibora pasatzea.
- Prebentzioa (ohitura osasuntsuetan hezi).
- Interbentzio zuzena bizitza portaerak hobetzeko.
Erronka eta proiektu berri eta interesgarri batzuk ere izango ditu esku artean, hala nola, nerabeen sentsibilizazioa, osasun mentaleko profesionalekin elkarlana edota Donostiako onkologikoaren ikerketan parte-hartzea.
Onena opa dizuegu, Jokini eta POZ ekimenan parte hartzen ari zareten guztioi!