Omenaldi ekitaldia Covid 19aren biktimei

2020.eko irailak 16

Datorren astelehenean, irailak 21, Eusko Jaurlaritzak ekitaldi solemne bat egingo du Covid-19ko biktima guztiak gogoratzeko eta aitortzeko, horrela iragarri zuen Lehendakariak Diputazio Iraunkorrean. Pandemiak eragindako egoera epidemiologikoaren ondorioz, oso formatu txikiko ekitaldia izango da. Hala ere, Eusko Jaurlaritzak biktimak omentzeko ekitaldi sozial zabalagoa sustatuko du, osasun-egoerak horretarako aukera ematen duenean eta aforo murrizketarik ez denean.

Ekintza honen bidez, biktimak gogoratuko ditugu, familia guztiei eta maitatzen zituzten pertsonei agur esateko aukera izan ez zuten guztiei elkartasuna adieraziz.

Iñigo Urkullu lehendakaria buru izango duen ekitaldia 12: 00etan izango da, Gasteizko Sequoia parkean (Urkide Ikastetxearen ondoan).

Eusko Jaurlaritzako sailburuez gain, Diputatu Nagusiak, hiru hiriburuetako alkateak eta euskal erakundeetako, Eudeleko, Arartekoko, alderdi politikoetako eta epailetzako ordezkari nagusiak izango dira bertan.

Biktima guztien oroimenez landatu den sekuoia baten eta oroitzapenezko plaka baten inguruan egingo da. Ekitaldia musika pieza labur batek eta Lehendakariaren hitzaldiak osatuko dute. 

Sequoia Parkea berriztu egin  da Gasteizko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren artean. Zehazki, berdegunea, hiri-altzariak eta seinaleak birmoldatu dira..

Ekitaldi hau udalek zuhaitzak landatzeko eta plakak jartzeko udal-ekitaldiak egin ditzaten egindako gonbidapenaren parte da, beren herrietako biktimekiko elkartasun-sentimenduaren oroimenez.