Olatz Garamendik ITELAZPIko instalazioak bisitatu ditu

itelazpiko.jpg

2020.eko azaroak 19

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko Sailburu Olatz Garamendi Landak ITELAZPIk Zamudioko Parke Tekonologikoan dituen instalazioak bisitatu ditu gaur, bertako profesionalak eta zuzendaritzako langileak, lan eta jarduera planak, egoitza nagusia eta beste instalazio batzuk bertatik bertara ezagutzeko. Bisitan, Matxalen Lauzirika Jauregi Eusko Jaurlaritzako telekomunikazio sozietate publikoko zuzendari nagusiarekin bildu da, eta erakundearen egoitzak ezagutu ondoren, Santurtzira joan dira, Serantes mendiko irrati-komunikazioen zentroa zuzenean ezagutzeko. ITELAZPIk kudeatzen dituen horrelako 240 instalazioetako bat da Santurtzikoa. ITELAZPIk “euskal herritarren zerbitzura” egindako lana goraipatu du Garamendik, Administrazio eta Zerbitzu Orokorretako Sailburuorde Polentzi Urkijo Sagredorekin eta Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien zuzendari Xabier Arrieta Goirirekin batera. Erakunde honek telekomunikazio-azpiegiturak eta zerbitzuak kudeatzen ditu, batez ere euskal irrati eta telebista publikoaren, komunikazio kritikoen eta euskal sektore publikoko zerbitzuen esparrura zuzendutako azpiegiturak. Irrati eta telebistaren hedapena eta garraioa egiten du EITB Taldearentzat, Estatuko gainerako LTD kanalentzat hedapen-eremuetan, bai eta merkataritzako operadoreentzat, zerbitzu orokorretako enpresentzat, irrati pribatuentzat eta toki telebistentzat ere.