Oiartzun Abittu eta Ereiten programaren arteko elkarlana

Argitalpen-data: 

Mugiment Idazkaritza Teknikoa.

Irudia - Oiartzun Abittu eta Ereiten programaren arteko elkarlana

Ereiten programa eskualde mailako egitasmoa da, lan merkatutik urrun dauden eta harremanak zabaltzeko beharra daukaten pertsonei zuzendurikoa. Eskualdeko oinarrizko gizarte zerbitzuetatik detektaturiko beharrari erantzuten dion programa da. Arreta pertsonalizatuaren planaren baitan kokatzen da, taldean parte hartzea eta elkarbizitza errazten du eta pertsonen bizitzetan eraldaketa bultzatu nahi du. Programaren helburu nagusia partehartzaileen gaitasun personal eta taldekakoak bereganatu eta garatzea da, autonomía irabaztea, gizarteratzea bultzatzea eta familia ingurune eta komunitarioan elkarbizitza egokia mantentzea.

Programak 11 hilabeteko iraupena du (abuztuan gelditzen da), eguneroko  funtzionamendua dauka eta Pasaia, Lezo eta Oiartzungo udalek finantzatzen dute. Udalekin hitzarmen bidez egiten da, eta agentziak kudeatzen du programa eta gizarte-zerbitzuekiko koordinazioa.

Hasiera batean, programaren jarduera Oiartzungo baratzeetako nekazaritza ekologikoa zen, bai eta esku-hartze sozioedukatiboaren eta psikosozialaren arloko konpententzia-modulu bat ere. Talde-espazio horretan, elkarrizketaren eta gogoetaren bidez, komunikazioa azpimarratzen da harremanetarako bitarteko gisa, eta konpetentzi pertsonalak, taldekoak eta ingurumenarekiko harremanekoak lantzen dira.

Aipatutako jarduerekin batera, iaztik, heziketa fisikoa ere sartzen da programan. Baliabide komunitarioak kontuan hartuta, Abittu programarekiko lankidetza planteatzen da. Oiartzungo jarduera fisikorako orientazio-zerbitzuko teknikariaden Mikelek taldekako saio bat eskaintzen du 15 egunean behin. Bertan, bizimodu fisiko aktiboa mantentzearen abantailak azpimarratzen dira, eta ariketa sorta zabala partekatzen eta praktikatzen da. Taldearen beharrak ezagutzea eta antzematea da helburua, eta epe ertain eta luzeko helburu indibidualak ezartzea.

2019ko azarotik 2020ko martxora bitartean zortzi saio teoriko-praktiko burutu dira, hamabost egunean behin, eta taldean zortzi lagun aritu dira. Ariketa fisikoari dagokionez, parte hartzaileen perfila, denetatik egon arren, gehienak inaktiboak dira. Saio hauen helburuak ondorengoak dira:

Teorikoak:

-    Abittu programa zertan datzan jakinaraztea.
-
    Oarsoaldean dauden beste orientazio zerbitzuen berri ematea.
-
    Ariketa fisikoari dagokionez, eskualdean dauden baliabide eta laguntzak jakinaraztea.
-
    Jarduera fisikoaren praktikatzeak dakartzan onura organiko, afektibo, psikologiko eta gizartekoak ulertu eta barneratzen saiatzea.
-
    Bizi kalitatea hobetzekotan, fisikoki aktibo mantentzearen garrantzia azpimarratzea.
-
    Sedentarismoaren arriskuak kontutan hartzea.

Praktikoak:

-    Material desberdinekin zein materialik gabe egin daitezkeen ariketa fisiko sorta handia azaltzea eta denon artean praktikan jartzea.
-
    Etxe barruan zein kalean egin daitezkeen ariketa fisiko sorta handia azaltzea eta denon artean praktikan jartzea.
-
    Oiartzungo bidegorrian dugun zirkuito bio- osasungarrira joan eta bertan makinen erabilpenaren formakuntza saioa burutzea.
-
    Lesioak edo minak nolabait gutxitzeko egin daitezkeen ariketa fisikoak azaltzea eta denon artean praktikan jartzea.
-
    Jarduera fisikoa burutzeko barneratua ditugun beldur, kezka eta bestelako mugatzaileak alde batera uztea eta mugitzeak ematen digun askatasunaz disfrutatzen saiatzea.