OHARRA - EH Bilduko alkateek egindako adierazpenei erantzuna

2020.eko urriak 21

EH Bilduko alkateek komunikabideen bidez beren udalerrietan pandemiari buruzko datuak ezagutzen dituztela kritikatzeko bidalitako komunikatuari dagokionez, Osasun Sailak honako hau argitu nahi du:

  • Udalerri, osasun-eremu eta lurralde historiko bakoitzaren datu epidemiologikoak biltzen dituen buletina egunero argitaratzen da 12:30ean, bai Osasun Sailaren webgunean, bai Irekian; beraz, datuak publikoak dira.
  • Epidemiaren bilakaera ikusita, udalerri batean baheketa selektiboa egitea beharrezkotzat jotzen bada, Osasun Saila aldez aurretik jarriko da harremanetan neurria aplikatuko den udalerriko alkatearekin. Hala egin zen Azpeitiaren kasuan ere, bertako alkateak komunikabideen bidez jakin zuela ziurtatu baitu.
  • Gotzone Sagardui Osasuneko sailburua Goierri eta Urola Garaiko hogeita hamar bat alkaterekin bildu zen joan den ostiralean, zonaldearen egoera zehatza azaltzeko eta zalantzak argitzeko.
  • Osasun Sailak, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailarekin batera, euskal udalerriekin lankidetzan jardun du eta jarraitzen du segurtasun-neurriak betetzen.