Ohar informatiboa: Basauri

2020.eko azaroak 05

Osasun Sailak eta Osakidetzak -egiten dabiltzan zaintza- eta kontrol-lanen baitan- herritarren lankidetza eskatzen dute, eta, behean zehazten den biztanle-taldeari, PCR proba egitera joateko eskatzen dio.

NORK?

Basauriko herritarrak, 13 eta 40 urte bitartekoak.

ZER EGIN BEHAR DUTE?

Aldez aurretik hitzordua eskatu, udalerriko osasun-zentroetako telefonoetara deituta:

  • Basauri-Ariz Osasun-zentroa: 94 600 73 45
  • Basauri-Kareaga Osasun-zentroa: 94 600 74 74
  • San Migueleko Kontsultategia: 94 426 27 40

Basauriko ikastetxeren batean eskolatuta dauden 13 eta 18 urte bitarteko herritarrek (DBH, Batxilergoa eta LH) ez dute aldez aurretik hitzordurik hartu behar osasun-zentroan. Ikastetxeak berak jakinaraziko die non eta noiz egin behar duten PCR proba. ALDEZ AURRETIK HITZORDUA ESKATU BEHARKO DUTE, beren osasun-zentroaren bidez, udalerritik kanpoko ikastetxeetan ikasten duten Basauriko ikasleek.

NOIZ eta NON?

Probak bihar, azaroak 6 ostirala, hasiko dira 16:00etatik aurrera, Arizgoitiko zahar-etxean, Social Antzokiaren ondoan.

Baheketak, gutxienez, 5 eguneko iraupena izango du, eta beharrizanen arabera luzatu egingo da.

Emaitza guztiak SMS bidez bidaliko dira.

Bien bitartean, Osasun Sailak eta Osakidetzak herritar guztiei gogorarazten diete COVIDekin bateragarriak diren sintomak edukiz gero –besteak beste, sukarra, eztula, eztarriko mina, arnasteko zailtasunak edo usaimenaren galera– beren etxeetan bakartzeko eta osasun-zentrora deitzeko.

OHARRA: Bihar, azaroak 6, 16:00etan, Amaia Etxebarriak, Barrualde-Galdakaoko ESIko Arreta Integratuko zuzendariak, COVID baheketaren hasierari buruzko zenbait adierazpen egingo ditu Arizgoitiko zahar-etxeko atarian (Nagusi kalea, 2), Social Antzokiaren ondoan.