OGP Euskadiren 2021-2023 Plan Berria

Argitalpen-data: 

Irailaren 13ra arte zabalik dago OGPren Euskadi 2021-2023 plan berrian konpromiso gisa sartzeko proposamenak jasotzeko epea..

Iraila eta urria bitartean, proposamenak hautatzeko panelak egingo dira, honako irizpide hauen arabera: betetzen duten beharragatik, martxan dauden beste ekimen batzuekin duten loturagatik  eta sor daitezkeen garapenerako aukerengatik,  bideragarritasunagatik eta sortzen duten balioagatik (inpaktua)

Urrian Foro Irekia egingo da behin betiko proposamenak hautatzeko.

Azaroan plana idatziko da, abenduan Gobernu Irekirako Aliantzari (OGP) helarazteko.

 

Parte hartu eta egin zure proposamenak formulario honen bidez

KONPROMISOAK BILTZEA, OGP EUSKADIREN 2021-2023 PLANEAN TXERTATZEKO (GOBERNU IREKIAREN ALDEKO ITUNEKO KIDEA)

Euskadi Gobernu Irekiaren Aldeko Ituneko (OGP) kidea da. Eusko Jaurlaritzak, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiek, Gasteizko, Donostiako eta Bilboko Udalek eta Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziak, OGP Euskadiren erakunde sustatzaile garenez eta gobernu irekiarekin epe luzerako konpromisoa hartuta dugunez, 2021-2023rako gobernu irekiaren hurrengo plana egitea dugu helburu. 

Planak 3 eta 5 konpromiso bitarte eduki behar ditu, zerbitzuak ematean, programetan edo politiketan gardenagoak, parte-hartzaileagoak edo kolaboratzaileagoak izateko. Eta herritarrekin elkarlanean arituta definitu eta garatu behar da plana. 

2018-2020 aldirako planean 5 konpromiso hartu ziren. OGP Euskadiri buruzko informazio guztia eta orain arte landutako konpromisoak webgune honetan kontsulta daitezke: https://www.ogp.euskadi.eus/ogp-euskadi/-/gobierno-abierto-en-euskadi/ 

OGPren kide diren beste eskualde batzuek landutako konpromisoak kontsultatzeko aukera ere badago erakundearen webgunean: https://www.opengovpartnership.org/policy-areas/ Informaziorako eskubidea, generoa eta gizarteratzea, gobernantza eta eskubide digitalak, hiri-eremuaren babesa, baliabide naturalak, eta integritatea dira landutako eremuetako batzuk

Foro Irekiaren emaitzak: plan berria eta talde sustatzailea (XLSX, 123 KB) 

KONPROMISOEN BATERAKO DISEINUA

Foro erregularraren bilera, 2021-3-1

Foro erregularrekin kontrastatzeko fasean dauden konpromiso-ildoak (PDF, 472 KB) 

Foro Erregularrean Ordezkatutako Gizarte Zibila – 2021/03/08ko bilera (PDF, 421 KB) 

OGP EUSKADI 2021-2024 Plan Berriko konpromiso-ildoak zehazteko irizpideak eta lan-modua (PDF, 1 MB) 

Konpromiso-fitxen txantiloiak

OGP Euskadiko txantiloia (PDF, 594 KB) 

FORO ERREGULARRAREN BILERA 2021-06-30

Foro irekiak

Foro irekiaren deialdia eta aurkezpenak 2021-7-12