OGP Euskadiren 2021-2023 Plan Berria. Gure hurrengo Planerako herritarren proposamenak biltzea

OGP_Euskadi.jpg

2020.eko uztailak 13

Irailaren 13ra arte zabalik dago OGPren Euskadi 2021-2023 plan berrian konpromiso gisa sartzeko proposamenak jasotzeko epea..

Iraila eta urria bitartean, proposamenak hautatzeko panelak egingo dira, honako irizpide hauen arabera: betetzen duten beharragatik, martxan dauden beste ekimen batzuekin duten loturagatik  eta sor daitezkeen garapenerako aukerengatik,  bideragarritasunagatik eta sortzen duten balioagatik (inpaktua)

Urrian Foro Irekia egingo da behin betiko proposamenak hautatzeko.

Azaroan plana idatziko da, abenduan Gobernu Irekirako Aliantzari (OGP) helarazteko.

 

Parte hartu eta egin zure proposamenak formulario honen bidez

 

KONPROMISOAK BILTZEA, OGP EUSKADIREN 2021-2023 PLANEAN TXERTATZEKO (GOBERNU IREKIAREN ALDEKO ITUNEKO KIDEA)

 

Euskadi Gobernu Irekiaren Aldeko Ituneko (OGP) kidea da. Eusko Jaurlaritzak, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiek, Gasteizko, Donostiako eta Bilboko Udalek eta Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziak, OGP Euskadiren erakunde sustatzaile garenez eta gobernu irekiarekin epe luzerako konpromisoa hartuta dugunez, 2021-2023rako gobernu irekiaren hurrengo plana egitea dugu helburu. 

Planak 3 eta 5 konpromiso bitarte eduki behar ditu, zerbitzuak ematean, programetan edo politiketan gardenagoak, parte-hartzaileagoak edo kolaboratzaileagoak izateko. Eta herritarrekin elkarlanean arituta definitu eta garatu behar da plana. 

2018-2020 aldirako planean 5 konpromiso hartu ziren. OGP Euskadiri buruzko informazio guztia eta orain arte landutako konpromisoak webgune honetan kontsulta daitezke: https://www.ogp.euskadi.eus/ogp-euskadi/-/gobierno-abierto-en-euskadi/ 

OGPren kide diren beste eskualde batzuek landutako konpromisoak kontsultatzeko aukera ere badago erakundearen webgunean: https://www.opengovpartnership.org/policy-areas/ Informaziorako eskubidea, generoa eta gizarteratzea, gobernantza eta eskubide digitalak, hiri-eremuaren babesa, baliabide naturalak, eta integritatea dira landutako eremuetako batzuk