Nolako zura halako ezpala

Argitalpen-data: 

Mugiment Idazkaritza Teknikoa.

Irudia - Nolako zura halako ezpala

Atsotitz honen harira, Etxebarri Martxan saretik, "Bizitza Osasungarria Familian" nola eramateko prestakuntza eman diete tokiko familiei.

Prestakuntza Etxebarriko Guraso Topagune -ko eskaintzaren barruan sartzen da. Guraso Topagunea Etxebarriko familiei zuzendutako topagunea da, eta bertan familiaren funtzio hezitzaileei eta sozialei buruzko laguntza jasotzen da.

Imitazio bidezko ikaskuntza espezie guztiendako lehen ikaskuntza-eredu zaharrena da. Animaliek eta gizakiek bizitzako gauza oinarrizkoenak ikasten ditugu modu honetan; hau da, elikatzeko modua, komunikatzeko modua eta nola ez, pertsona aktiboa izatea ere.

Ideia honekin buruan, Etxebarri Martxan saretik, hainbat formazio antolatu dira familientzat. Formakuntza hauen helburua pertsona aktibo eta osasuntsu izateari dagokionez, txikientzako eredu izatearen garrantziaz familiak kontzientziatzea da. Horrez gain, estrategia praktikoak eman dira familian jarduera fisikoa egiteko eta modu osasungarriagoan jateko.

Tokiko orientatzailea, Zuberoa Astobieta, eta Pedro Postigo, Etxebarriko pediatra, izan dira saio hauen gidariak.

Lehenengo saioa martxoaren 10ean egin zen, Kukullaga ikastetxe-an. Martxorako programatutako beste bi hitzaldiak  koarentena bukatu arte dira egingo.

Honako hau da Etxebarri Martxan sareak jarduera fisikoa familian sustatzeko planteatu duen lehenengoetariko ekimena. Ezin da ahaztu Etxebarri dela Euskadiko jaiotza-tasa altuena duen udalerria.