Nitrato-kontzentrazioak behera egiten jarraitzen du Gasteizko lurpeko ur-masako nitratoengatiko kutsadura erraz jasan dezakeen eremuetan

Argitalpen-data: 

Lurpeko ur-masako nitratoengatiko kutsadura erraz jasan dezakeen eremuen mapa

Gasteizko Nitratoengatiko kutsadura erraz jasan dezakeen eremuan  azken urteotan nitratoen kontzentrazioak izan duen beheranzko joerari eusten zaio, URAk 1990eko hamarkadaren amaieratik aurrera egiten dituen kontrol sistematikoen urteko txostenean egiaztatzen den bezala.

Nitrato edukia Nitratoengatiko kutsadura erraz jasan dezakeen eremuetan. 2019ko txostena

Nekazaritzako eta abeltzaintzako ekoizpen-sistemen intentsifikazioak nitrato-kontzentrazioak handitzea eragin dezake lurrazaleko eta lurpeko uretan, bai eta urtegien, estuarioen eta itsasertzeko uren eutrofizazioan ere (ur-ekosistema baten mantenugaiekin gehiegizko aberastea). Nitratoek eragindako kutsaduragatik kalteberak diren eremuak jarduera hori hartzen duten eta bertako drainatzeak kutsadura hori eragin dezaketen lurralde-eremuak dira.

Nitratoen kontzentrazioaren beheranzko joera hori nabarmenagoa da ekialdeko eta Dulantziko sektoreetan. Mendebaldeko sektorean ez dago hain joera argi eta zehatzik, baina azken bi urteetan, eta sektoreko puntu guztietan, 50 mg/l nitratotik beherako batez besteko balioak lortu dira.

Miranda de Ebroko eremu kalteberan, Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan (2018an deklaratu zen) eta Gasteizko eremuan baino okerragoa da, batez besteko nitrato-kontzentrazioak 60-100 mg/l-ra iristen baitira.

EAEko eremu kaltetu eta kalteberetan nitratoek eragindako kutsadura-mailaren bilakaerak adierazten du eremu jakin batzuetan nabarmen murriztu dela kutsadura-arriskua; beste batzuetan, ordea, eremu kaltebera ez izendatzeak eragin dezake 91/676/EEE Zuzentarauak eta Uraren Esparru Zuzentarauak (2000/60/EE Zuzentaraua) planteatutako helburuak ez betetzea.

Datu horiek erakusten dute praktikek hobera egin dutela arian-arian, eta nekazaritza- eta ingurumen-administrazioek eremu kaltebera horietarako bultzatutako jarduera-planak aplikatu direla. Era berean, nekazaritza- eta abeltzaintza-sektoreak Nekazaritza Politika Bateratuaren (NPB)  erreformaren ingurumen-helburuekiko duen kontzientziazioa eta konpromisoa islatzen ditu.

91/676/EEE Zuzentaraua betez, Eusko Jaurlaritzak hiru etapatan (1998, 2008 eta 2009) deklaratu zuen Gasteizko akuiferoa nekazaritza-jatorriko nitratoek eragindako kutsadurarekiko kaltebera den eremua dela, eta eremu horietan jarduteko plan bat jarri zuen abian. Plan horretan, ongarritze-jarraibideak zehazten dira, bai dosiari dagokionez, bai aplikatzeko moduari dagokionez. 1998. urteaz geroztik, Uraren Euskal Agentziak eremu kaltebera  honetako uren egoeraren jarraipena egiten du, nitratoen kontzentrazioaren bilakaera ezagutzeko eta ezarritako neurrien eraginkortasun-maila zehazteko (emaitzak urtero argitaratzen dira).

Ebroko eremu kaltebera inguruko kontrolak areagotzearen ondorioz, nekazaritza-jatorriko nitratoen kutsadurarekiko kalteberak diren eremu berriak izendatzeko baldintzak betetzen direla erabaki da (Zambrana sektorea eta Leziñana sektorea, Mirandako ur-masan eta Trebiñuko Sinklinalean, hurrenez hurren).