Nekane Murgak odola emateko deia luzatu du, Euskadiko erretserbak egun bezala maila nahikoetan mantendu ahal izateko

2020.eko ekainak 13

Nekane Murga Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak, gaur, odola emateko dei egin du, Euskadiko erretserbak egungo mailetan mantentzeko, maila nahikoetan alegia, nahiz eta COVID19aren ondorioz eta udan gertatu ohi den bezala odol-emateetan beherakada egon den. 

Odol-emailearen mundu egunaren bezperetan (ekianaren 14a), Nekane Murgak gogorarazi du odol-emateak jarraitzen duela transfusiorako edo plasmaren deribatuak diren medikamenduak egiteko hainbat eta hainbat osagai eskuratzeko modu bakarra izaten, osasun-jardueran ezinbestekoak direla aintzat hartuta.

     Pasa den urtean, Euskadik, guztira, 49.699 odol-emaileren 82.855 odol-emate erregistratu zituen; gehienak ohiko emaileak dira, eta erregulartasunez ematen dute (urtean bi aldiz edo gehiago), baina nabarmentzekoa da, halaber, beste 7.143 odol-emaile gehiago daudela. Globulu gorrien 75.280 kontzentratu, 11.119 plaketa-dosi eta 23.872 litro plasma lortu ziren eta, haietatik, 21.504 medikamentuak egiteko erabili ziren, besteak beste: immunoglobulinak, faktore antihemofilikoak edo albumina.

Guztira, 30.000 pertsona baino gehiago izan ziren Transfusioen eta Giza Ehunen Euskal Autonomia Erkidegoko Zentroaren bidez Euskadiko 23 ospitale publiko eta pribatuetara banatutako produktu horien guztien onuradun, eta, hala, beren bizitza salbatu edo beren osasuna hobetu zen. 

2020ko ekainaren 7ra arte, 35.507 odol-emate egin dira aurten, orain arte. Sailburuak eskerrak eman ditu euskal herritarrek eman duten erantzun bikainagatik; izan ere, hilotan ere, odola emateko konpromisoari eutsi diote, pandemiak ekarri dituen zailtasunak gorabehera. 

Odola emateko interesa duten pertsonentzako argibide gehiago: www.donantes2punto0.eus; @donantesangreuskadi (Facebook, Instagram, Twitter) edo 900303404 telefono-zenbakian.

COVID-19ARI BURUZKO DATU EGUNERATUAK

Osasun Sailak Euskadiko egoera epidemiologikoa eguneratzen du COVID-19ri dagokionez, informazio honen bidez:

BAIEZTATUTAKO KASUAK

  • Atzo PCR bidez baieztatu zituzten positibo berriak 21 dira: 3 Araban, 9 Bizkaian eta 9 Gipuzkoan.
  • Atzo "test azkarraren" ondorioz atzemandako kasuak 71 dira. Proba horrek hartutako immunitatea edo pertsona batek sortutako antigorputzak neurtzen ditu, eta iraganeko infekzio bat adieraz dezakete.

POSITIBOEN ETA OSPITALEEN EGOERA

Orain arte 1.589 pertsona hil dira guztira, 2 erregistro berri atzo.

 

FOKUEN EGOERA

Basurtuko Unibertsitate Ospitalearen kasuan, egoera hau da: guztira 2.218 PCR proba egin zaizkie profesionalei (1.780), pazienteei (217) eta bisitei edo kontaktu estuei (221). Azken orduko emaitzen arabera, 37 pertsonak eman dute positibo, atzo baino hiru gehiago. Beraz, foku horri dagokionez, Basurtuko Unibertsitate Ospitalean 14 profesionalek, 12 pazientek eta 11 bisitarik edo kontaktu estuk eman dute positibo. Gainerako probek negatibo eman dute.

Arabako Unibertsitate Ospitaleko Txagorritxuren egoera berdin jarraitzen du.  Emaitzak 7 positibo izaten jarraitzen du (3 paziente, profesional 1 eta 3 bisita edo kontaktu estu). Ez dago aldaketarik detektatutako positiboekin alderatuta.

 

Egoera epidemiologikoa:

https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/boletin_coronavirus/es_def/adjuntos/13_junio_Boletin.pdf