Enpresetako kudeatzaileen %90ek ez dute zalantzan jartzen beren enpresen negozio-eredua. Startup, ETE edo ongi errotutako enpresa batean erantzukizunezko kargua duen edozein pertsonak aztertu behar luke nola garatu negozio-eredu berritzaileak, eta baita ere ikertu behar luke zein beste negozio-eredu aplika ditzakeen bere enpresan.
Gure negozio-eredua ¿zalantzan jartzea¿ da aztertzea nolako balioa ematen dien gure enpresak edo negozio-ereduak bezeroei eta nola ordaintzen duten bezeroek balio horren truke. Gainera, garrantzitsua da jakitea zer merkatu-motatan jarduten dugun eta zer beste faktorek eragiten duten merkatu horretan.