Narratiba eta pelikulak dira gehien mailegatzen diren dokumentuak liburutegian.
Liburutegi publikoetako fondo dokumentala antolatuta eta sailkatuta dago.
Ezinbestekoa da ordenazioa liburutegi batean, ze bestela ezingo lirateke bila gabiltzan liburu edo filmak aurkitu.
Ranganathan liburuzain indiarrak zioenez,
- liburuak erabiltzeko daude;
- irakurle bakoitzari liburu bat dagokio;
- liburu bakoitza irakurle batentzat da;
- irakurleari denbora aurreztu behar diogu eta liburutegia hazten ari den organismoa da.
Gaika antolatzen dira liburuak liburutegi publikoetan. Eta alfabetikoki kolokatzen dira ondoren.
Hori horrela, irakurleei aukeratzen laguntzeko, liburutegiko narratiba edo nobela eta pelikulei, pegatina bat jarri diegu, generoz sailkatzeko:
beldurrezkoa, erromantikoa, fantastikoa, musikala, suspensezkoa edo historikoak diren adierazteko.
Batzutan garbi daukagu zer irakurri edo ikusi. Beste batzutan ez ordea.
Baliabide hau liburutegiko apalategietan murgiltzen denarentzat erabilgarria suertatu daiteke.