#MoveWeek 2020: Jarduera fisikoa, gure aliatu onena.

Argitalpen-data: 

Mugiment Idazkaritza Teknikoa.

Irudia - #MoveWeek 2020: Jarduera fisikoa, gure aliatu onena.

Aurten ere, mugikortasunaren astea heldu da Europara, MoveWeek 2020. Aktibo izateak eta erregulartasunez kirol-jardueretan eta jarduera fisikoetan parte hartzeak dakartzan onurak erakusteko.

Covid 19ak sortu duen osasun krisiak egoera berezi batean murgildu gaitu. Besteak beste,  osasun arrazoiengatik, segurtasun tarteak mantendu beharko ditugu. Horregatik, ekitaldiak egungo egoerara egokitzeko eta berrasmatzeko beharra suertatu da.

Agente Move bezala parte hartu nahi baduzu eta ekitaldi bat antolatu, klikatu hemen eta aste honetan antolatutako ekitaldiez gozatu nahi baduzu, sartu esteka honetan.

Anima zaitez eta mugitu!