Gaur, abuztuak 17an, liburutegia irekitzekoa zen oporretako itxialdiaren ondoren, baina herrian bizi dugun osasun larrialdi egoera dela eta, Azpeitiko Udaleko beste hainbat zerbitzu bezala, momentuz itxita egongo da liburutegia.
Egoeraren bilakaeraren arabera, unean uneko erabakiak hartuko dira, eta hauen berri emango dizuegu.
Bitartean, telefonoz edo whatsapp-ez jarri zaitezkete gurekin harremanetan, 8:30tik, 14:00ak bitartean, eta itzulketetarako buzoia erabili dezakezue.
Ea berandu baino lehen ateak zabaltzeko moduan gauden. Bitartean, eutsi goiari!