Abusuko Bibliotekak LIBURU POLTSA eta FAMILIA POLTSA eskaintzen ditu irakurri nahi duten auzokoentzat baina ez dakitenak zer liburu aukeratu.
Sorta hauek liburu desberdinez egongo dira osatuta: eleberri labur bat, bestseller bat eta liburu gomendagarri bat. “Itsu-istsuan egindako hitzordu” baten antzera izango da, eta aldi berean, kalitatezko lanak aurkitzeko aukera. Familia poltsetan, aldiz, helduentzako liburuak ez ezik, haurrentzako beste hiru izango dira.
Poltsak goizez batu ahal izango dira Abusu Zentro Soziokulturaleko beheko sarreran edota arratsaldean liburutegian. Horretarako beharrezkoa da aldez aurretik eskaera egitea: abusuliburutegia@arrigorriaga.eus helbide elektronikoan edo 944792930 telefono zenbakian, irakurlearen datuak eman eta poltsa bat ala bestea eskatu nahi den aipatuz.
Horrez gain, aukeran izango da irakurketa gustukoen aipamena egitea edota haurren adina eta zein hizkuntzan jaso nahi diren liburuak. Gainera, lehenengo hamabost poltsak opari bana jasoko dute.