Lehiaren Euskal Agintaritzak eta Deustuko Unibertsitateak hitzarmen bat sinatu dute ikasleek ikasketetako praktikak egin ditzaten (Gobernu Bilera 2020-12-15)

fotoconsejo.jpg

2020.eko abenduak 15

Lehiaren Euskal Agintaritzak (LEA-AVC), gaur goizean egindako bileran, Gobernu Kontseiluari jakinarazi dio hezkuntzako lankidetza-hitzarmen bat sinatu dutela Deustuko Unibertsitateak eta LEA-AVC-k.

LEA/AVC-ren 2020ko plan estrategikoan jasotako helburuen artean unibertsitateekin lankidetza-lerro bat ezartzea dago, horren egoitzan prestakuntza-praktikak egitea errazteko.

Hitzarmenaren xedea Deustuko Unibertsitatearen eta LEA/AVC-ren artean lankidetza-esparru bat ezartzea da, Unibertsitateko Zuzenbide Fakultatean matrikulatutako ikasleen kanpoko praktika akademikoak, ordaindu gabeak, egiteko. Ikasturte bakoitzaren hasieran adostuko da LEA/AVC-n praktikak egin ditzaketen ikasleen kopurua, Deustuko Unibertsitateak dituen ikasleen beharren eta baliabideen arabera.

Ikasleek 150 orduko derrigorrezko praktikak egingo dituzte, 6 kredituren baliokideak direnak.

Helburua da ikasleek beren prestakuntza akademikoan eskuratutako ezagutzak aplikatzea eta osatzea, eta lanbide-jarduerak egiteko prestatzen dituzten eta beren enplegagarritasuna eta ekintzailetza-gaitasuna hobetzen dituzten gaitasunak eskuratzea.