Lehendakariordeari elkarrizketa Egun on Euskadin, ETB1en

mendiaetb.jpg

2020.eko azaroak 11

Idoia Mendia lehendakariorde eta Lan eta Enplegu sailburua elkarrizketatu dute ETB1eko Egun on Euskadi saioan. Eusko Jaurlaritzak #COVID19 pandemiaren ondorio ekonomikoak eta laboralak arintzeko hartu dituen neurriak aztertu ditu Mendiak. Aztertutako gaien artean ostalaritzaren egoera izan da. Merkataritza Sailaren ekintzei balioa eman zaie, eta hasierako aurrekontua bikoiztu egin da, zuzeneko laguntzak emanez ostalaritzari laguntzeko. Lehendakariordeak azpimarratu duenez, laguntza horiez gain, langileen soldata ordaintzea ahalbidetzen duten ERTEak ere badaude. Gainera, Mendiak gaineratu duenez, udalek eta aldundiek laguntzak emango dituzte. "Denok lerrokatuta egon behar dugu. "

Elkarrizketan, lehendakariordeak Osalanen lana goraipatu du: "Ahalegin handia egiten ari da langileak #COVID19tik babesteko, batez ere prebentzio-zerbitzurik ez duten enpresa txikietan. "