Lehendakariak omenaldia egin die Covid-19aren biktima guztiei

2020.eko abenduak 30

Iñigo Urkullu lehendakariak omenaldia egin die, gaur goizean, Covid-19aren biktima guztiei, Gasteizko Sempervirens parkean. Gune hori Covid-19ko biktimen oroimenari eskainita dago, eta pandemia honetan arlo guztietako profesionalek egindako ahalegina aitortzen du.