Lehendakariak minutu bateko isilunea egin du Covid-19ren ondorioz hildako pertsonen oroimenez

2020.eko ekainak 05

Lehendakariak minutu bateko isilunea egin du gaur eguerdian Covid-19ren ondorioz hildako pertsonen oroimenez, koronabirusaren biktimak oroitzeko eta aintzatesteko dekretatutako 10 eguneko dolu ofiziala betetzen denean. Iñigo Urkullurekin batera, Nekane Murga Osasun sailburua izan da. Biek Galdakao-Usansolo Ospitaleko Transfusioen Euskal Zentroa eta Hematologia Laborategia bisitatu dituzte.