Lehendakariak euskal osasungintzako profesionalak egiten ari diren lana eskertu du

2020.eko martxoak 18

Iñigo Urkullu lehendakariak, Nekane Murga Osasuneko sailburuarekin batera, Galdakao-Usansolo Ospitalea bisitatu du, euskal osasun-arloko profesionalak egoera berri eta ezohiko honen aurrean egiten ari diren lanari Eusko Jaurlaritzaren babesa eta aintzatespena helarazteko. "Ezbeharraren eta zailtasunaren aurrean duzuen jarrerak balio kalkulaezina du. Balioa, zuen arreta jasotzen duten pertsonentzat eta haien familientzat, zalantzarik gabe, baina baita gure gizarte osoarentzat ere. Zuen jarrera eta konpromisoa eredugarriak dira ", adierazi du.