Lehendakariak eta Nekane Murga Osasuneko sailburuak Gran Hotel Lakua bisitatu dute

2020.eko maiatzak 20

Iñigo Urkullu Lehendakariak, Osasuneko sailburu Nekane Murgarekin eta Gasteizko alkate Gorka Urtaranekin batera, Lakua Hotela bisitatu du gaur goizean. Lakuako Hotel honetan Covid-19ko sintomatologia arina duten pazienteak hartu dituzte azken aste hauetan. Lehendakariak aukera izan du beren lana zuzenean eskertzeko bertako langileei.