Lehendakariak BIOLAN enpresaren instalazio berriak bisitatu ditu

2020.eko ekainak 25

Lehendakariak eta  Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburuak BIOLAN enpresa bioteknologikoaren instalazio berriak bisitatu dituzte gaur goizean, Zamudioko Bizkaiko Parke Teknologikoan.

Arduradunek gonbidatuta, Lehendakariak ezagutu ditu konpainia horren jarduera-eremuak eta, bereziki, Datuen Plataforma berria, biosentsoreak konektatzeko eta digitalizatzeko aukera ematen duena. Konpainia hori munduko liderra da elikagaien kalitatea eta segurtasuna kontrolatzeko biosentsoreetan.