Lehendakariak 140 milioi euroko programak iragarri ditu Euskadin enplegu-sorrera sustatzeko

2020.eko ekainak 16

Iñigo Urkullu Lehendakariak agerraldia egin du gaur goizean, Gobernu Kontseiluan landutako gaien berri emateko. Azaldu duenez, Espainiako Gobernuko Presidentearekin eta Erkidegoetako Presidenteekin egindako hamalau bileratan egindako ekarpenen balorazioa partekatu du exekutiboak.

Lehendakariak Eusko Jaurlaritzak hiru hilabete hauetan izan duen proposamen-jarrera defendatu du eta egindako proposamenak hiru arlotan banatuta aurkeztu ditu lehentasun sanitarioa, lehentasun sozioekonomikoa eta Autogobernuaren defentsa.

ENPLEGUA SORTZEA

Lehendakariak jakinarazi du Euskadin enplegua sortzeko lau neurri onartu direla. Guztira 140 milioi euro dira Covid-19ko krisiaren ondorioz suntsitutako enplegua berreskuratzeko lehentasunari erantzuteko: Urkulluk azaldu duenez, honako hauek dira gaur goizean onartutako laguntzen jarduera-eremuak:

  1. 42 milioi euro Udalek enplegua sustatze aldera tokiko planak abian jartzeko.
  2. 66 milioi euro langabezian dauden pertsonak prestatzeko.
  3. Gazteei prestakuntza eta lana bultzatzeko “HEZIBI Programa”-ren edizio berri bat, 2,3 milioi euro inbertituz.
  4. 30 milioi euroko gastua lanean ari diren pertsonei prestakuntza emateko.

KORONABIRUSA

Gobernu Kontseiluaren ondorengo prentsaurrekoan Lehendakarirekin batera Nekane Murga Osasun sailburua ere agertu da prentsaurrean. Nekane Murgak Covid-19-ren datuak eguneratu ditu.

Gai zerrenda

Prentsa dosierra