Lehendakaria Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna dela eta deitu den elkarretaratzearen buru izan da

2020.eko azaroak 25

Iñigo Urkullu lehendakaria Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna dela eta deitu den elkarretaratze baten buru izan da. Gaur goizean Lehendakaritzako Eskalinatan egindako kontzentrazioan parte hartu dute, besteak beste, Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariak; Beatriz Artolazabal Enplegu Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politikako sailburuak; Idoia Mendia Bigarren Lehendakariordea eta Lan eta Enpleguko sailburuak; Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak; Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasun sailburuak; Iñaki Arriola Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuak; Gotzone Sagardui Osasun sailburuak; eta Javier HurtadoTurismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuak.