Lehendakaria COVID 19 koronabirusaren aurrean Eusko Jaurlaritzaren jardunbideari modu koordinatuan aurre egiteko Sailarteko Mahaiaren bileraren buru izan da

2020.eko martxoak 10

  • EAE-k beste 49 kasu positibo erregistratu ditu koronabirusean, eta 72 lagunek ospitalizatuta daude 

  • Osasun Sailak eskertu egin du osasun-profesionalak eta Gasteizko zein Bastidako familiak egiten ari diren ahalegina, eta gomendioak jarraitzeko beharra azpimarratu dute

Eusko Jaurlaritzako Sailarteko Mahaia bildu da gaur, koronabirusaren aurrean Eusko Jaurlaritzaren jardunbideari modu koordinatuan aurre egiteko. Iñigo Urkullu Lehendakaria bera izan da bileraren buru, eta Osasun Sailaz gain, sail hauetako ordezkariek osatu dute hura: Bozeramailea, Ekonomiaren Garapena eta Azpiegitura, Segurtasuna, Hezkuntza, eta Merkataritza eta Turismoa. Lehendakaritzaren aldetik, Kanpo Harremanak eta Garapenerako Lankidetza ere egon dira.

Osasun sailak adierazi duenez, EAEn, atzo baino 49 koronabirus kasu gehiago detektatu dira. Guztira, 197 koronabirus kasu positiboerregistratu dira, eta horietatik 72k ospitalizatuta daude. Azken orduetan ez da beste hildakorik izan, eta koronabirusaren ondorioz hildakoen kopurua seitan mantentzen da. 

Martxoaren 10eko eguneratzea

Kasu positibo berriak

Pertsona ospitalizatuak

Hildako pertsonak

Kasu positiboak GUZTIRA

ARABA

31

51

3

153

BIZKAIA

15

18

2

36

GIPUZKOA

3

3

1

8

EAE GUZTIRA

49

72

6

197

ARABAN 31 positibo gehiago erregistratu dira, beraz, 153 lagunek dute koronabirusa dagoeneko. Guztizko horretatik, 51 ospitalizatuta daude, eta ez dago aldaketarik hildako pertsonei dagokienez (hiru dira).

GIPUZKOAN beste hiru positibo erregistratu dira. Guztira zortzi kasu daude, eta horietatik hiru ospitalizatuta daude. Lurralde horretan pertsona bat hil da (atzoko kopuru bera).

BIZKAIAN beste 15 kasu gehitu dira, beraz, guztira 36 kasu positibo daude. Lurralde horretan 18 pertsona daude ospitalizatuta, eta bi pertsona hil dira (kopuru hori ez da aldatu).

Osasun Sailak eskerrak eman nahi dizkie osasun-arloko profesionalei eta Gasteizko zein Bastidako familiei egoera berri honen aurrean egiten ari diren ahaleginagatik. Era berean, herritarrei deia egin die birus horren hedapena geldiarazteko ezarritako gomendioei jarraitzeko. Gogorarazi behar da neurriak honako hauek direla:

Hezkuntza-esparruko neurriak

  • Gasteizko ikastetxe guztietan eskola-jarduera etetea 14 egunez, baita Bastidako bi ikastetxeetan ere.

Kultura-esparrua

  • Gasteizen, banaka aztertuko dira 000 ikusletik gora biltzen duten jarduerak, kirol-jarduerak barne.
  • Gasteizen, 500 lagunetik gora biltzen duten ekitaldi itxietara joaten direnen artean gutxienez metro bateko tartea uztea gomendatzen da.

Esparru sanitarioa eta soziosanitarioa

  • Gasteizko ospitale-larrialdietara eta zentro soziosanitarioetara doazen laguntzaileen sarbidea murriztea.
  • Gasteizko osasun-zentroetako larrialdietan, arnas prozesu akutuak dituzten pazienteei arreta emateko, osasun-profesional guztiek maskarak eta eskularruak erabili beharra ezarri da.
  • EAE osoan, zentro soziosanitarioetan dauden adineko pertsonei bisitak murriztea gomendatzen da, bizitzaren amaieran gutxieneko laguntza eta zaintza izateko eskubideari eutsiz.

Herritar guztientzako gomendioak

Gainerako herritarrentzat, EAE osoan, gomendatzen da ikastetxeetara joan aurretik haurrei tenperatura hartzea (37 gradu gainditzen badituzte eta arnas sintomak badituzte, etxean egon beharko dute), baita zentro soziosanitarioetara joan aurretik ere.

Era berean, Osasun Sailak eta Osakidetzak erantzukizun indibidual eta kolektiborako deia berretsi dute honako gomendio hauei jarraitzeko:

  1. Arrisku-eremu batera bidaiatu eta sintomak izanez gero, etxean egon behar da, eta Osakidetzako Osasun Kontseiluarekin harremanetan jarri telefonora honetan: 900 20 30 50.
  2. Higiene-neurriak hartzea, hala nola eskuak garbitzea, eztul egitean estaltzea edo erabili eta botatzeko zapiak erabiltzea, gainazalak garbitzeaz gainera.
  3. Sintomak (sukarra, arnas sintomak) dituzten pertsonek ez dute egon behar adinekoekin edo gaixotasun kronikoak dituztenekin kontaktuan, edo leku publiko eta jendetsuetan.

HERRITARRENTZAKO INFORMAZIOA

Informazio gehiago Sailaren web-orrian: http://www.euskadi.eus/covid-19-koronabirus-berria/