Lehen lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburu izendatu berri denak lehenengo bilera egin du Ertzaintzaren Buruzagitzarekin Erandioko egoitza nagusian

Irekia.jpg

2020.eko irailak 14

Josu Erkoreka, lehen lehendakariordea eta Segurtasuneko sailburu berria dena, gaur hurbildu da Erandioko egoitza nagusira Ertzaintzaren Buruzagitzarekin lehenengo bilera egitera. Horrez gainera, Polizia Zientifikoaren instalazioak bisitatu ditu eta Administrazioko eta Zerbitzuetako Sailburuordetzaren arduradunekin elkartu da Kubo eraikinean.
 

Joan den astetik lehen lehendakariordea eta Segurtasuneko sailburua dena eta bere lantaldea Ertzaintzaren Buruzagitzarekin elkartzen zen lehenengoa aldia izan da.

Lehenengo topaketa horretan izan dira Josu Zubiaga Segurtasuneko sailburuordea, Gervasio Gabirondo Ertzaintzaren zuzendaria, Rodrigo Gartzia Koordinazioko zuzendaria eta Josu Bujanda Ertzaintzaren burua.

Bigarren bilera Krisietarako Aretoan egin dute, eta lehenengo bileran parte hartu dutenez gainera, bertan izan dira Alfonso Garaikoetxea Herritarren Babeserako Atalaren burua, Jose Mari Yurrebaso Ikerketaren Atalaren burua eta Jon Ziarsolo Inteligentzia Bulego Nagusiaren burua. Bilera horretan, sailburuak agurra egiteaz gainera, polizia-buru bakoitzak bere atalaren egitura eta zereginak azaldu ditu labur-labur.

Gero Luken Cerro Bizkaiko lurralde-burua, Jesus Elorriaga Bizkaiko Herritarren Babeserako Atalaren burua, Clemente Garay Bizkaiko Ikerketaren Atalaren burua eta Javier Erdoiza Bizkaiko Inteligentziako burua sartu dira Krisietarako Aretoan. Horietako bakoitzak polizia-atal horien egoeraren eta zereginen berri eman du labur-labur.

Goizerdian lehen lehendakariordea eta sailburua izendatu berri dena Polizia Zientifikoaren egoitzara hurbildu da bertako instalazioak ezagutzera eta atal ezberdinen zereginen berri izatera, unitate horren buruak, Juan Vicente Bilbaok, lagunduta.

Azkenik, Kubo eraikinean Segurtasun Saileko Administrazioko eta Zerbitzuetako Sailburuordetzako langile eta arduradunekin elkartu da.